AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/06/24

AZKEN IRTEERAK

Ibiltari ibili gara azken egunotan! Donostia, Lemoa..., autobusez, oinez, airean, uretan...

                                                   Espazailuntzira sartzeko prest?

                                                          Ez, planetariumera!

Airetik ibiltzeko prest!



Sabela bete behar da noiz edo noiz.

Eta uretan: bat, bi ...
..eta hiru!

ELEKTRIZITATEAREKIN JOLASTEN

Lanpetuta ibili gara kurtsoaren amaieran. Lan eta lan,  kable,pila eta bonbilekin...

Hona hemen gure etekina!



2014/06/18

Agur, UNKINA!!!

Atzo, eskolako 3, 4 eta 5. mailakoek sorpresa bat eman ziguten:
11etan patiora jaitsi ginen  eta han zeuden denak, formal,formal, kantatzeko prest.
 "Where are gone" kanta eskeini ziguten, plastikozko edalontzien soinuaren laguntzaz.


Lehenengoz holako zeozer egiten dela eskolan eta oso polita iruditu zitzaigun.
ESKERRIK ASKO DANORI!!!

2014/06/09

BERTSOAK TORREZABALEN

Pasa den ostegunean, ekainak 5, Galdakaoko Torrezabal Kultur- etxean elkartu ginen herriko eskola guztietako 6. mailako ikasleak. Josurekin eginiko bertsoak aurkeztu genituen han eta oso ondo pasatu genuen.
Entzun nahi gaituzue?




2014/06/08

ERREPIDEAK


 Bizimodu moderno honekin errepideak oso baliotsuak dira zeren eta leku batetik bestera joateko erabili behar ditugu. Adibidez, gaur egun autoz mugitzen gara leku guztietara.
Nire ustez oso beharrezkoak dira, izan ere, nire familiarekin oporretan joaten naizenean beti kotxez mugitzen gara.
Alde batetik errepideak autonomia ematen dizu, izan ere, ez zara egon behar adibidez autobusa edo trenaren zain nahi duzun lekura joateko. Gainera, nagusientzako ezinbestekoa da autoa lanera joateko edota haien umeak joaten diren eskolak urrun badaude, beharrezkoa da autoa erabiltzea.
Beste aldetik, errepideak arazo larriak ematen dituzte. Autopistetan adibidez kotxe ugari mugitzen dira eta horren ondorioz  kutsadura gero eta handiagoa da. Oso larria den beste arazo bat istripuen kontua da. Gaur egun gero eta gehiago dira errepideetan hiltzen diren pertsonak, adibidez  oso arin joateagatik edota kasu batzuetan, mozkortuta gidatzeagatik.
Errepide ugari egotearen gehien ezagutzen dugun ondorioa eta gehien hunkitzen diguna, istripuen kontua da. Egunero errepidetan badaude familia eta pertsona asko bizitza galtzen dutena, haien erruz edota besteen kulpaz, hau adibidez gehienetan gertatzen da arinegi joateagatik.

Beste ondorio bat kutsadura da. Errepideak beraiek bakarrik ez dute kutsadura eragiten, baina haietan eratzen diren auto ilarak bai. Hain zuzen ere, soinu kutsadura. Hauek, hirietan gehienbat gertatzen dira, ilaretan sortzen den gehiegizko zaratagatik. Beste aldetik, errepideetan mugitzen diren autoak airera CO² botatzen dute  hau aireko kutsadura handituz, aldi berean, hau klima aldaketa sortu.

2014/06/06

Ura mugitu, etxea argitu

Energia hidraulikoa uraren mugimendutik ateratzen da. Eta gaur egun urtegien bidez lortzen dugu energia asko.

Nire uztez energia iturri bat baino gehiago izan behar dugu energia lortzeko baina ez hainbeste, bestela, natura hondatuko litzateke.

Beztetik euri gutxi egiten badu energia murriztu egiten da eta batzuetan herriak bota behar dira urtegiak egiteko, beraz, ez dira oso onak.


Ni horregatik ez nago guztiz konforme urtegiekin baina bat edo bi izan ahal ditugu batzuk politak direlako.

URTEGIAK URA KANPORA ETA BARRURA!!



Urtegiak, ingeniaritza arloan ibaietan, ura biltzeko egiten diren eraikin sendoak dira.

Nire iritzis gaur egun, urtegiakondo daude egotea, bestela geuk pertsonok ez genuke izango urik, ez edateko, ez erabiltzeko...


Alde batetik, ez genuke izango ez ura erabiltzen zenarekin, urtegiak ura garbitzeko...

Bestetik, urtegiak ez balira egongo, guk pertsonek, urarik gabe ezin izango ginateke bizi.


Horregaitik, urtegi batzuk ez daude oso ondo kokatuta lekuz, nahiz eta gauza garrantzitsu askotarako daudela, ere bere alde txar batzuk ditu:


  • Urtegiak zarratzen direnean, eta zu barruan ahal bazaude, hil egingo zinateke.
  • Urtegietako motorrak, oso arriskutsuak izanten dira.

Laburbilduz, urtegi batzuk oso ondo daude erabiltzeko, baina beste batzuk, ez.Beraz, nik uste dut urtegiak gauza askotarako erabili ahal ditugunez, urtegiak egotea ondo dagoela.