AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/06/08

ERREPIDEAK


 Bizimodu moderno honekin errepideak oso baliotsuak dira zeren eta leku batetik bestera joateko erabili behar ditugu. Adibidez, gaur egun autoz mugitzen gara leku guztietara.
Nire ustez oso beharrezkoak dira, izan ere, nire familiarekin oporretan joaten naizenean beti kotxez mugitzen gara.
Alde batetik errepideak autonomia ematen dizu, izan ere, ez zara egon behar adibidez autobusa edo trenaren zain nahi duzun lekura joateko. Gainera, nagusientzako ezinbestekoa da autoa lanera joateko edota haien umeak joaten diren eskolak urrun badaude, beharrezkoa da autoa erabiltzea.
Beste aldetik, errepideak arazo larriak ematen dituzte. Autopistetan adibidez kotxe ugari mugitzen dira eta horren ondorioz  kutsadura gero eta handiagoa da. Oso larria den beste arazo bat istripuen kontua da. Gaur egun gero eta gehiago dira errepideetan hiltzen diren pertsonak, adibidez  oso arin joateagatik edota kasu batzuetan, mozkortuta gidatzeagatik.
Errepide ugari egotearen gehien ezagutzen dugun ondorioa eta gehien hunkitzen diguna, istripuen kontua da. Egunero errepidetan badaude familia eta pertsona asko bizitza galtzen dutena, haien erruz edota besteen kulpaz, hau adibidez gehienetan gertatzen da arinegi joateagatik.

Beste ondorio bat kutsadura da. Errepideak beraiek bakarrik ez dute kutsadura eragiten, baina haietan eratzen diren auto ilarak bai. Hain zuzen ere, soinu kutsadura. Hauek, hirietan gehienbat gertatzen dira, ilaretan sortzen den gehiegizko zaratagatik. Beste aldetik, errepideetan mugitzen diren autoak airera CO² botatzen dute  hau aireko kutsadura handituz, aldi berean, hau klima aldaketa sortu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.