Azaroaren 9an, Ingurune arloan landu dugun gaiaren erakusketa bat antolatu dugu." IZAKI BIZIDUNAK" izenburua izan arren, LANDAREEN munduan zentratu gara, batez ere.
Bisitariak eskolako 2. mailako ikasleak izan dira eta gela bi direnez, bi taldetan banatu gara denak:
batzuk, gelan, diapositibak eta liburuak erakusten egon garen bitartean, beste batzuk, kanpoan, azalpen txiki batzuk eskaini dizkiegu.
Asko kostatu zaigu dena buruz ikastea baina, ahaleginak egin ditugunez, emaitza onak izan ditugu.Prestatu ditugun diaposibak ere, lagungarriak izan dira gai hobeto uler dezaten.
Ondoren, auto ebaluaketa egin dugu eta hurrengorako hainbat "hobetzeke" agertu dira. Saiatuko gara hobeto egiten beste baten.
Dena dela, txikitxuak oso pozik joan dira eta "asko gustatu zaiela" esan diote andereñori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.