AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2012/12/03

Danel lorenzo nire lehengusua

                             

Nire lengusua Danel da eta 7 urte ditu.Arrigorriagan bizi da.
Bere zaletazuna futbolera jolastea da eta Etorki taldean jolasten du.

Nire lengusua baxua eta argala da. Bere azalaren kolorea beltzarana da.
Bere aurpegia borobila eta txikia da,bere begiak enbor kolorekoak dira eta disdiratsuak ere.Bere ilea marroi ilun kolorekoa da eta kiskurra ere.Ahoa txikia du eta sudurra ere.Eskuak txikiak eta beltzaranak dira eta bere ezpainak marrubi kolorekoak dira.Hankak txikiak eta finak dira baina hankan indar asko du.

Oso jatorra da nirekin batzuetan ,kasu egiten didalako.Ez da oso lasaia baizik eta beti dago saltoka eta mugitzen.Oso dotorea da niretzat, bere ilea ete begieigaitik.
Baina asko maite dut.

1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.