Egunon ,nik Ugaitz dut izena eta hemen nauzue irakurri dudan liburu baten aurkezpena egiteko asmoz.Gustatzea espero dut.
IZENBURUA:
Nire liburuaren izenburua"Eskubeltz taldearen abenturak"da.Hans Jurgen Prees idazle alemaniarrak idatzi du.
SINOPSIA:
Gaztetxo talde bat aurkituko duzu liburu honetan batera eta bestera gelditu ere egin gabe.Historia guztietan dago gaizkileren bat eta eskubeltz taldeko detektibeek ez diote bakerik emango harrapatu arte.Jolas moduan irakurtzen da liburu hau,testua bakarrik ez,marrazkiak ere irakurri behar baitira.Irakurlea bera ere detektibe bihurtzen da liburu honetan.Orri bakoitzera bere marrazkia dagokio eta marrazki bakoitzean detektibetzan aurrera segitzeko behar den aztarna bat dago erdi-ezkutaturik.
PERTSONAIA:
Liburu honen pertsonai nagusiak hauek dira:Pottolo,kiki k,Idoia eta Felix.FELIX:Taldearen alkatea da.Oso ona da bere lagunekin,baina oso lotsatia.IDOIA:Trebea da eta oso jakintsua.Oso barregarria izaten da,baina oso bromazale.KIKI K:Askotan serioa da eta lasaia da aldiz Idoia.POTTOLO:Taldeaen baxua da baina azkarrena.Bigarren mailako pertsonaia Faraldo deitzen da.FARALDO:Beti dago taldearekin besteei laguntzeko.
IRITZIA:
Nire iritziz oso ondo dago,pertsonai oso barregarriak direlako.Lapurrak oso jakintsuak dira eta horregaitik da hain ona.
AGURRA:

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.