·Nire liburu gogokoen izenburua "Fannyren aldaketa" da eta Patricia Schröder idazle alemanarriak eta Tina Schulte marrazkilaria marrazkiak egin ditu.
·Erregaliztarrak guztiz harrituko dira Fannyk bere itxura aldatu nahi duela adierazten dienean. Izan ere, mutiko itxura omen duelako ziria sartzen diotela eta, neka-neka eginda dago. Eta berdin harrituko dira talentu lehiaketa batean finalista geratu nahi izango duenean, bere ametsa betetzeko: zaldiz ibiltzen ikastea.
·Fanny, Maya, Leo eta Dotte dira pertsonai nagusiak:

Maya: Oso maja da eta beti laguntzeko asmoz dago.
Dotte: Oso izaera fuertea du, baina, sentimenduak ere baditu.
Leo: Ia beti borrokatzen ari da Fannyrekin, baina oso maja da, azkenean.
Melanie eta Kim bigarren mailako pertsonaiak dira:
Melanie: Beti Fannyrekin borrokatzen dago, Kim eta bera lagun minak dira, baina, txarra dela esaten zuten, baina, azkenean, oso lagun ona izaten da.
Kim: Melanieren lagun onena da eta azkenean, jatorra ere bada, Melanie bezala.
·Liburua hastean ez da batere interesgarria, baina, azken kapituloak oso-oso politak dira. Nire ustez, liburua asko gustatuko zaizue eta espero dut irakurtzea.
·Nire irtzia kontuan hartuta, espero dut liburua irakurtzea eta zuen gustokoa izatea.
Agur.
Oso polita da
ResponderEliminar