AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/02/25

Nire paisaia




Paisai hau Euskal Herriko barnealdean dagoen erreka bat da. 

Goi-goian ,eskumaldean, zeru hodeitsu bat ikusten da.                  

Atzekaldean mendi baten zatia ikusten da, eta animalien ahotsak entzuten dira.

Erdialdean zuhaitz jantziak daude, esmeralda kolorekoak. 

Behekaldean erreka lasai bat dago , ur gardenarekin , ur gainean  hosto jausiak daude.

Uretan harri handiak ikusten dira, leku hori oso hezea denez ,harriek likena daukate.

Errekaren soinua entzuten da eta bertan arrain disdiratsu eta koloretsuak ikusten dira. Arrainek errekaren korronteak eramaten ditu.     

Nik, gomendatzen dizuet horra joatea, paisaia zoragarria delako eta gainera mendizaleak bazarete gehiago gustatuko zaizue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.