AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/02/26

NIRE PAISAIAREN DESKRIPZIOA

Guardo pasatu ondoren, Camporredondo herria aurkitzen da, urtegi urdin-urdin baten ondoan.

Aurrekaldean, harri gogor ugari daude eta, batzuetan, urtegian ur saltarinak daude eta beste batzuetan, urtegi ixila. Arainak oso pozik daude igeri egiten, baina, korrentea dagoenean triste daude, urak eramaten dituztelako.

Lurra, batzuetan ikusten da, baina ez bada ikusten, korrentea igo delako da eta zuhaitzaren egurreko kolorea du.

Urtegiaren ondoan errepide bat aurkitzen da, landarez inguratua, eta errepidea jarraitzean, Camporredondora ailegatzen zara.

Camporredondon, etxe zahar batzuk daude, eleiz polit batekin eta herriaren atzekaldean, mendi altuak daude, esmeralda kolorekoak.

Zeru urdina da, zafiro kolorekoa, eta eguzkia bezain disdiratsu dago. Hor hostoen zalaparta somatzen da.

Horra joaten bazara lasaitasuna eta poztasuna sentituko duzu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.