AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/02/28

NUR ETA DORTOKEN UHARTEA

Ongi etorri , guztiei nik Haizea dut izena, eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskainiko  dizuet; espero dut gustatzea.

Nire liburuaren izenburua Nur eta dortoken uhartea da.Toti Martinez de Lezea idazleak idatzi du.


Oraingo emanaldi honetan Nur eta lagunak, Yi-Yi, Yidan , Hedehiro eta Ander Txina hegoaldeko  Hainan uhartera joango zaizkigu.Han, dortoken ospitalea ezagutuko dugu eta abentura berri zirraragarriak biziko ditugu itsas-izarren, marrazoen,izurdeen,dortoken eta koloretako arrainen artean.


Nire liburuaren pertsonai nagusia Nur deitzen da.
Nurrek asko maitatzen ditu animaliak eta oso jatorra da, oso ausartia ere.

Orain bigarren mailako pertsonaiak azalduko dizkizuet. Lau dira:
Yi-Yi:Nurren laguna da, musika asko gustatzen zaio ere oso abenturazalea da .
Yidan:piratetan jolastea gustatzen zaio, eta primeran igeri egiten du.
Hidehiro:ere piratetan jolastea gustatzen zaio ,eta animaliak gustatzen zaizkio ,marrazoak batez ere.
Ander:oso barregarria, eta abenturazalea da.


Nik animaliak gustuko dituzuen pertsonei gomendatzen dizuet.


Eskerrik asko entzuteagatik eta espero dut nire iritzia kontutan hartzea.






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.