AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/02/26

Ritak nobioa du.







Egunon! Nik Maider dut izena eta irakurri dudan liburu honen aurkezpena eskeniko dizuet. Zuen gustokoa izatea espero dut.

Liburu hau Ritak nobioa du deitzen da eta idazleak Mikel Valverde du izena.

Ritak eta Berta lagun minak izan dira txikitatik, usten zuten mundu osoan ez zegoela beraiek baino lagun hoberik. Baina gauzak erabat aldatzen dira Bertak nobioa izatea erabaki eta Ritari laguntzeko eskatzen dionean. Ritak saiatuko da lagunaren esana betetzen, baina nahaste baten ondorioz, Berta haserretu egingo zaio.

Nire liburuaren pertsonai nagusia Rita deitzen da eta ez zaio gustatzen nobioa izatea.
Bete pertsonai batzuk ere badaude: Berta, Rafa, Gille eta Edu.
Berta Ritaren lagun mina da eta nobioa izatea nahi du.
Rafa Ritaren eta Bertaren  laguna da eta Ritari laguntzen dio.
Gille ere beraien laguna da baina lotsa pixka bat du eta saskibaloiko taldean jokatzen du.
Edu beste pertsonai bat da eta asteburu osoa igaroten du telenobela erromantikoak ikusten.

Niri  asko gustatu zait eta erromantikoaz aparte, umore pixka bat du. Nik, irakurtzea asko gustatzen zaienei gomendatuko nieke.

Aurkezpen honekin espero dut liburu hau irakurtzeko gogoak sartzea. Agur bero bat.



1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.