AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/03/05

Liburuaren aurkezpena: Galtzerdi suizida

Kaixo ,nik Madalen dut izena eta irakurri dudan liburuaren aurkezpena eskainiko dizuet;gustatzea espero dut.

Nire liburuaren izenburua Galtzerdi suizida da eta liburu honen idazleak Mariasun Landa du izena.

Liburu honek kontatzen ditu,galtzerdi baten abenturak. Galtzerdi honek 4.solairutik bere burua bota zuela eta horrez gain beren kontuz biziko zuela esaten du.

Liburu honen pertsonai nagusia galtzerdi berbati bat da.Bigarren mailakoak hauek dira:Plinio,galtzerdiaren anaia eta Klotilde.

Galtzerdia honelakoa da: urdin kolorea du.Galtzerdiaren anaia ez zen bera bezalakoa, zulo bat du,kolore beltz igatutakoa zen eta inoiz ez zuen arrazoia izaten.Plinio liburuan ez du deskribatzen baina ingelesa badakiela bakarrik esaten du. Eta azkenik Klotilde.Sorgin aurpegia du baina barrutik oso maitagarria da.

Liburu hau asko gustatu zait.Eta abenturazalei gomendatzen dizuet .

Eskerrik asko entzuteagaitik eta agur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.