AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/03/12

Nur eta etxe sorgindua

Ongi etorri guztioi.Nik Alain dut izena eta gaur nik irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskeiniko dizuet.Eta espero dut zuen gogokoa izatea.

Nik aukeratu dudan liburua Nur eta etxe sorgindua da eta Toti Martinez de Lezeak idatzi du.

Ikasturtea bukatu da eta Nur Larrabetzura itzuli da berriro,udako oporretarako.Lagunekin ibiltzeko eta jolas egiteko garaia da.Bizikleta,patinak eta igerilekua,batez ere dira eguna betetzen diotenak.San Joan bezperan iritsi da,gainera magiazko gauarekin batera:Suak egin eta mozorrotzeko gaua,sorgin gaua.Nur eta lagunak amamaren etxeko sotoan jartzen dira,mozorrotzeko asmoz baina etxe sorgindua aipatzen du norbaitek...

Nur da liburuaren pertsonai nagusia, Nur oso beldurtia da Larrabetzun jaiotakoa .Baina oso zintzoa da eta eskuzabala ere.
Gero ere bigarren pertsonaiak daude,adibidez:Uxue,Bihozne,Aitzol,Elene,Nurren amama eta aitona,Baba eta Kika ere.Eta beraiekin jolastea asko guztatzen zaio Nurri.

 Niri liburu hau asko gustatu zait,oso dibertigarria da eta misterioz bateta dago.Eta niri gehien gustatu zaidan partea San Joan besperan daudenean izan da.Sua handia zegoen eta ni ere han nengoela iruditu zait.

Espero dut zuen gogokoa izatea eta gomendatzen dizuet irakurtzea.Oso ondo pasatuko duzue irakurtzen,nik egin dudan bezala.Agur bero bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.