Atxiki
sekretua. Sorginaren eskuliburua izena du Patxi Zubizarretak eta Elena
Odriozolak prestatu duten azken lana. Elkarlanean etxeko Dona-dona sailean
argitaratu da oso edizio zainduan.
Graziana sorginak Joanari
kontatzen dio luze eta zabal, era atsegin eta literarioan, sorginen mundua zer
den. Ipuinak, kontakizun harrigarriak, sorgintzako formulak, abestiak... kontatzen
dizkio. Graziana sorginak bere bizitza luzeko sekretuak kontatzen dizkio.
Orain kontatuko dizuedan
kontakizuna Grazianak Joanari kontatzen dio.
Gau batez gizon bat ostatu batera heldu zen. Entzuna zuen ostatuko andrea sorgina zela eta egia bazen frogatu nahi zuen. Sukaldean bertan gelditu zen lotan, lokartuarena egiteko zurrungaka egiten hasi zen gizona. Gau erdian emakumea hanka puntatan sartu zen sukaldean, gizona lorik bazegoen ikusteko eta jostorratz bat sartu zion hanka puntetan. Eta plantxapekotik lapiko bat ukenduz beterik hartu zuen. Sorginak ukendua hartu eta gorputz osotik igurzten hasi zen "laino guztien azpitik sasi guztien gainetik" esaten zituen bitartean eta desagertu egin zen. Gizonak froga egin nahi zuen "laino guztien gainetik sasi guztien azpitik" baina nahastu egin zen. Bat-batean laino guztien gainetik zegoen eta bat-batean sasi guztien azpitik. Akelarrera zauriz josita heldu zen.

Eta fini.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.