Arratsalde on. Irakurri dudan liburua Karlos Santistebanek idatzi du, "Hamsterra eta gangsterra" du izenburua eta Giltzak argitaratu du.

Hegoi izeneko mutil bati animaliak asko gustatzen zitzaizkion eta etxean hainbeste animali zituenez baserrira eraman behar zituen. Hegoik feria batean hamster bat ikusi zuen eta holako bat nahi zuen baina bere gurasoek ez zioten uzten. Egun batean animalia nola dauden ikustera joan ziren eta guzti hankaz gora zegoen. Bere gurasoek animaliak botatzea erabakitzen zuten eta Hegoi ondoko baserrira joan zen dirua lortzeko eta hamsterra erosteko baina baserritarrak bazekien zer nahi zuen Hegoik eta hamster bat oparitu zion . Hegoik hamsterra eskolara eraman zuen bere gurasoek etxean edukitzen uzten ez ziotelako eta eskolako maskota izatea erabaki zuten.
Gomendatzen dizuet interesgarria baita.
Hau izan da irakurri dudan guztia, espero dut gustatzea.
Oso ondo,Egoitz, ortografia egokia erabiltzen saiatu zara eta lortu egin duzu. Horrela jarraitu!!!
ResponderEliminar