Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera,wikiaeta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
2013/11/09
Munduari itzulia 18 egunetan
Kaixo ,nik Ainhoak, Munduari itzulia 18 ipuinetan liburua aurkeztuko dizuet.
Liburu honen idazlea, Antton Irusta da eta marrazkilaria, Enrique Morente. Argitaletzea Elkar da eta hamar urtetik aurrerako umeei zuzendua dago.
Munduari itzulia 18 ipuinetan liburua, izenburuak dioen bezala, mundu osoko herrialde ezberdinetako umeek kontatutako 18 ipuin azaltzen dizkigu. Ume hauek, Mosku, Laponia, Akkra, Ogawa, Panai, Euskal Herria, Los Angeles, Salaunesi, Kairo, Nabas, Kankun, Bidyadanga, Delhi, Gomra, kreta, Pekin, Amazonia eta Prudhoe Baykoak dira. Baikoitzak nongoa den azaldu, bere bizilekua deskribatu eta ipuin bat kontatzen du. Asko direnez niri gehien gustatu zaidana kontatuko dizuet: Naakuk kontatzen diguna.
Naakuk, poza esan nahi du afrikarrez, Akkra hiriko zortzi urteko neska bat da. Akkra Ghana herrialdeko hiriburua da, leku handi eta zaratatsua. Kostaldean dago eta bertan beroa egiten du urte osoan.
Naaku, guraso eta amonarekin bizi da eta eskolara joatea asko gustatzen zaio oso ondo pasatzen duelako, han zientziak ikasten. Nagusitan sendagilea izatea gustatuko litzaioke Afrikako neskak eta mutilak laguntzeko.
Neskatila honek, amonak berari kontatutako kondaira azalduko digu: Kiboko hipopotamoa.
Duela urte asko, ohianeko jaunak animaliak sortu zituenean, bakoitza egokiena iruditzen zitzaion bizilekura bidali zuen, baina Kiboko hipopotamoarekin ez zuen asmatu eta sabanara bidali zuen. Kiboko animali gizenak, asko ibili behar zuen jateko, landareak bilatzeko eta eguzkiarekin erre egiten zen bidean. Orduan, ohianeko jaunari eskatu zion uretako animali egitea eta ibaietara bizitzera bidaltzea. Horrela, ez zen bere azala erreko eta uretan gutxiago pisatuko zuen, Azkenean, tratu bat egin zuten, Tratua zen, hipopotamoa belarrez elikatuko zela eta ez zuela arrainik jango ibaietako animaliekin ez bukatzeko. Eta horrela gertatu zen, hipopotamoak ibaietan eta lakuetan bizi dira Afrikan eta ez dira arrainez elikatzen, ibai inguruetako belarrez jaten dituzte bakarrik.
Ez dago irudirik, Ainhoa?
ResponderEliminar