AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/12/02

BIZIKLETAN IBILTZEKO ALDE ONAK ETA ALDE TXARRAK

Egun on, ongi etorria eman nahi dizuet 5. mailakoei.

Gaur bizikletari buruzko hitzalditxo bat eskeiniko dizuet. Hitzaldi honetan bizikletaz ibiltzeko alde onak eta alde txarrak azalduko dizkizuet.

Bizikletaz ibiltzeak alde onak eta txarrak ditu. Alde onen artean hauek daude: kirola egiten duzula, ez duela kutsadurarik jasotzen,  eta kilometro mordoa egin daitekeela.

Alde txarren artean hauek daude: ibilgailuak ez du babesik, jausten bazara zure gorputzak sasoi larrian dago…

Nik aholkatzen dizuet errepidean dauden segurtasun neurriei kasu egitea eta bizikleta hartzen duzunean kaskoa eta rodilerak jarri behar dira.

Nire ustez bizikletan ibiltzea oso ondo dago baina kontuz ibili behar da. Nik gomendatzen dizuet bizikletaz ibiltzea, oso osasuntsua delako.

Hau izan da dena, espero dut nik egindako hitzaldia zuei gustatzea.   

EGILEA: AINHOA



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.