Hona hemen datu interesgarri batzuk:

Fitxa teknikoa
- IZENBURUA:
Maitagarri Amandrea
- Herrialdea: Estatu Batuak
- Zuzendaria: Michael Ritchie
- Aktoreak: Martin Short, Mara Wilson, Teri Garr, Robert Pastorelli, Kathleen Turner, Ruby Dee, Francis Capra, Amanda Plummer
- Gidoia: Jeff Rothberg
- Argazki zuzendaria: Ralf D. Bode
- Musika: Bruce Broughton
- Iraupena: 85 minutu
- Urtea: 1997
Sinopsia
Anabelek (Mara
Wilson) maitagarri amandre bat eduki nahi zuen, baina nekez pentsatuko zuen
bere guraria bete eta amandre hark (Martin Short) Murray izango zuela izena!
Anabelek "artxila-murtxila" esateko denbora ere ez du behar izan
Murrayk esperientziarik eta zuztarrik ez duela konturatzeko, baina halabeharrez
abentura zoro eta barregarri batean elkartu dira biak. Gauerdia baino lehen,
Anabelen aita erreskatatu, sorgin gaizto bat (Kathleen Turner) menperatu, eta
makila magiko galduak aurkitu behar dituzte. Lortzen badute,
gurariak eta ametsak berriro ere egia bihurtuko dira mundu honetan.
Pelikula honen bidez ondorengo gaiak landuko ditugu:
NEBA-ARREBA ARTEKO HARREMANAK
DESIOAK LORTZEA
LANBIDE DESBERDINAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.