AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/01/10

GRIPEA

                                       

Gripea, gaixotasun infekziosoa da eta ortomixobirusen taldeko birusak sortzen du.


Gaitzaren inkubazio epea egun 1 eta 3 egun artekoa da. 


Sintomak, hauek dira: 
Sindrome gripala, buruko mina, ondoeza, sukarra, nekea, giharretako mina, eztul-lehorra  eta batzuetan goragaleak agertzen dira...


Gripearen sendabidea sintomak arintzeko botiken erabileran  datza. Sukarra jaisteko, antipiretikoak hartzen dira eta  buruko zein giharretako mina  leuntzeko analgesikoak hartu behar dira. Atseden hartzea gomendatzen da.

Gripea ez izateko komeni da, txertoak ipintzea. Eta gainera demostratu egin da bitamina C ez duela gripeaz babesten.






                                                                       

1 comentario:

  1. Informazio argia eta interesgarria.
    Baduzue ,gure elkarte autonomoan , gripearen eraginaren informazioa lortzeko posibilitaterik? Sasoi onean gaude eta! Saiatu.
    Egileen izenak idatzi testuan.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.