AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/01/17

HESTE-ZIZAREA

Oxiuru izena dute, eta heste meharrean eta heste lodian hartzen dute egoitza, infekzioak eraginez. Ezagunagoak zaizkigu heste zizare txikiak izenarekin. Haurretan helduetan baino gehiagotan ikusten da gaitza, eta parasitoek eragindako infekzioetan ohikoena da. 

Zenbaitetan sendikoak kutsatzea gerta daiteke, oxiuru arrautzak pertsonatik pertsonara, oheko arroparekiko kontaktuan, elikagaien bidez eta abar pasa ohi dira. Konturatu gabe arrautzak ukitu eta hatzak ahora eramatean kutsatzen dira gehienetan haurrak. Arrautzak irentsi eta heste meharrean kokatzen dira. Hortik irtengo dira zizareak. Gero, heste lodian heldutasunera iristen dira, eta zizare emeek, gauetan batez ere, haurraren uzkira jotzen dute, bertan arrautza gehiago uzteko. Horrek, askotan, azkura bizi eta nekagarria eragiten du, eta zenbaitetan infekzioa uzkiaren inguruan. Haurrak gunean hazka egiten badu, arrautzak azazkalpean har ditzake, eta beste haurrei kutsatu, edo senitartekoei.

Hesteetako parasitoen infekzioetan sintoma nagusiak honako hauek dira: azkura handia uzkiaren inguruan; lo egiteko zailtasunak, azkura dela eta; haserrekortasuna azkuraren eta lo egiteko zailtasunaren ondorioz; neskato txikietan, ematutuko suminkortasuna (zizare heldu bat uzkian beharrean ematutuan gelditzen denean); suminkortasuna eta zenbaitetan infekzioa ere bai uzkia inguratzen duen azalean; jateko gogoa murriztea eta pisua galtzea (azken hau gutxitan gertatzen da, infekzioa oso larria denean). 

Infekzioa saihesteko, jan aurretik eta komunera joan ondoren eskuak garbitzea gomendatzen da. Azkazalak motz eta garbi edukitzea, oheko arropa astean bitan aldatzea eta komuneko konketa egunero garbitzea. 

Egileak: Naia eta David





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.