AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/01/22

OPOR GEHIAGO NAHI DUGU!

Nire ustez, oporraldiak onak dira deskantzatzeko baina beste batzuentzat ez dira hain onak zeren ez duzu hainbeste ikasten.

Hona hemen hainbat arrazoi opor luzeagoak edukitzeko:

·       Lagunekin eta familiarekin egoteko denbora gehiago daukazu: eskolan zaudenean ez duzu denborarik lagunekin eta familiarekin disfrutatzeko etxerako lanak dituzulako.

·       Aukera gehiago duzu ekintzak egiteko: eskolan zaudenean arratsaldeetan etxerako lanak dituzu eta oporretan zaudenean egun guztia libre daukazu.

·       Gorputzak gehiago deskantzatzen du: eskolara zoazenean gorputza nekatzen delako eta oporretan zaudenean lan gutxiago egiten duzunez gorputza deskantzatuago egoten da.

·       Beranduago ohera joan ahal zara: eskola dagoenean ezin zara ohera berandu joan, hurrengo egunean goizez altzatu behar zarelako eta oporretan berriz hurrengo egunean eskola ez dagoenez berandu oheratu ahal zara.


 Ikusten duzuenez opor luzeagoak izateko hainbat arrazoi daude eta nire ustez irakasleek opor gehigo jarri beharko lukete umeak ondo pasatzeko.


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.