AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/01/14

SANTIAGO RAMON Y CAJAL

Santigo Ramon y Cajal sendagilea, ikerlaria eta histologoa Aragoiko Petillan, Nafarroan jaio zen, 1852ko maiatzaren 1an eta 1934ko urriaren 17an hil zen Madrilen.


Medikuntza ikasketak Zaragozako Unibertsitatean egin zituen; 1873an titulua lortu baino lehen ile apaintzaile eta zapatagin aritu zen.
 Gaztaroan paludismoak, disenteriak eta tuberkulosiak jo zuten Santiago. 1833an Valentziako unibertsitatean, Anatomiaren katedra lortu zuen, urte batzuk geroago, Bartzelonan, Histologiaren katedra lortu zuen Hurrengo urteetan, neurologia arloan egin zuen lan, "nueronaren doktrina" garatuz (1888-1880). 1892an Histologiaren katedra Madrilen erdietsi zuen. Neurologia modernoaren sortzailetzat jotzen da.

Clark, Boston, Cambridge eta Sorbonneko Unibertsitateetan, "honoris causa" doktore izendatu zuten eta sarien artean, besteak beste, Moskuko Sari Nazionala (1900) eta Helmhotzel Domina (1905) eskuratu zituen. 1901ean, berari esker Espainako gobernuak Ikerkuntza Biologikoen Laborategia sortu zuen. Azkenik 1906an Camillo Golgi Italiarrarekin batera, Medikuntzaren Nobel Saria eskuratu zen, saririk garrantzitsuena alegia.

Egileak: Naia eta David

2 comentarios:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.