AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/03/06

BOST IZARRA IRTEERA MARRAN


HASIERAKO AGURRA:

Kaixo, ongi etorri guztioi. Irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskeiniko dizuet. Espero dut zuen guztokoa izatea. Irakurri dudan liburuaren idazleak "Andrea Schlüter" eta "Irene Margil" Alemaniarrak dira.

LABURPENA:


Kirol diziplina eta nazionalitate desberdineko bost kirolari gazteek “ Bost Izarrak” taldea eratzen dute. Alemaniako  James Connoly institutuan ikasten dute Bost Izarrek
Hamaika eta hamabi urteko hiru mutilek eta bi neskak koadrila hori osatzen dute.
Bakoitza nazionalitate eta kirol diziplina desberdineko da:
  • Linh (11 urteko bakarra) vietnamdarra eta judoka da.
  • Ilka australiarra eta igerilaria da.
  • Michael estatubatuarra da eta decatlhoia egiten du.
  • Yabali hegoafrikarra eta iraupen erdiko lasterkaria da.
  • Eta azkenik, Lennart alemaniarra da eta saskibaloiko, mahai-tenisetako eta pilotako, baita ere abiadura-lasterkariko eta beste kirol batzuetako jokalaria
Taldearen abenturak batxilergo institutuaren barruan gertatzen dira. Ikastetxeak kirolean etorkizun oparoa izan dezaketen gazteei laguntzeko programa berezia dauka. Ikastetxe horretan taldekideek kirol trebetasun guztiak erakusten dituzte eta baita ere ikertzeko trebetasunak, detektibeak bezala.
Ikastetxeko mini olinpiadak egingo dira eta dirudienez Grünheim ikastetetxekoak izango dituzte lehiakide gogorrenak. Konpetizioa hasi denean, sabotaiak hasten dira: bati edari isotonikoa pozoitzea, besteari pista zikintzea eta materiala hondatzea. Beraz, bost gazteek gertaera arraro horiek ebazteko adimena erabili behar izango dute.

PERTSONAI NAGUSIAK:

Protagonistak Bost izarra dira eta neska-mutil hauek osatzen dute :


  • ILKA: Ilkak 12 urte ditu, Australian jaio zen baina bere gurasoak alemaniarrk dira. Ilkak ez ditu anai-arrebarik, alaba bakarra da. Igeriketa praktikatzen du. Bere kolorerik gogokoena turkesa da eta bere ikasgai gogokoenak fisika eta kimika dira. Nagusitan Itsasoko biologoa izan nahi du.
  • MICHAEL: Michaelek 12 urte ditu, eta Estatu Batuetan jaio zen. Ez ditu anai-arrebarik. Dekatloia praktikatzen du eta asko gustoko ditu muskulu ariketak. Bere kolorerik gogokoena urre kolorea da eta ez du gogoko ikastea. Nagusitan kirol entrenatzailea izan nahi du.
  • LINH: Linhnek 11 urte ditu, alemaniarra da baina bere gurasoak vietnamitarrak dira. Sei urteko ahizpa bat du Huong izenekoa. Judoa Praktikatzen du. Bere kolorerik gogokoena berdea da eta bere ikasgairik gogokoenak biologia eta botanika dira. Nagusitan epailea izan nahi du.
  • LENNART: Lennartek 12 urte ditu, eta alemaniarra da. Ez ditu anai-arrebarik. Mahai gaineko tenisa praktikatzen du . Bere kolorerik gogokoena Linhnen begien kolorea da eta bere zaletasun handiena malabarismo jokoak egitea da. Bere ikasgairik gogokoenak Ingelesa eta Alemaniarra dira. Handitzean interprete izan nahi du.
  • YABALI: Yabalik 12 urte ditu, eta ego afrikarra da. Sei urteko anaia du Rasul izenekoa. Atletismoa praktikatzen du. Bere ikasgairik gogokoena matematika da eta bere zaletasuna izozkiak egitea da. Nagusitan kirol ikertzailea izan nahi du.
           IRITZIA:

           Niri liburu hau asko gustatu zait da eta oso interes garria iruditu zait. Niri misteriosko                  liburuak gustatzen zaizkidakako.

           AMAIERAKO AGURRA:

           Liburu hau asko gustatu zait animatzen zaituztet irakurtzera. Espero dut aurkezpena                    gustukoa  izatea!










1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.