AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/03/17

EDERRA EGIN DU LEOK

Kaixo, Ainhoa naiz eta Ederra egin du Leok liburua aurkeztuko dizuet.
Liburu honen idazlea Patricia Schröder da. Patricia Schröder Alemanian 1960an jaio zen. Berak idatzi dituen liburu batzuk hauek dira: Maya eta amona Eli, Dottek nerbioak dantzan ditu eta Fannyren ikertzaile-agentzia.
Leo da liburu honen pertsonai nagusia, eta berari gertatutako pasarte bat kontatzen digu:


ederra egin du leok (erregaliz taldea)-patricia schoder-9788483941812Leo hamar urteko neska bat, etxez aldatu zen. Bizileku berriko eskolara joan zen lehen egunean, Dotte izeneko neska baten laguna egin zen. Fanny eta Maya Leoren klaseko neska batzuk, beti ari ziren Leo eta Dotte zirikatzen. Baina egun batzuk pasatu ostean, lagunak egin ziren laurak eta Erregaliz taldea osatu zuten. Taldekideak eskola eta gero gelditzen ziren antzerkiak, bideoak eta beste hainbat gauza egiteko. Lagunak zirela Dotte eta Leok mendekua egin zieten Maya eta Fannyri, eurek haiei egindakoa itzultzeko. Horren ondorioz, hauek Erregaliz taldetik joan ziren eta egun batean, Leo erreka ertzera bota eta ia ito egin zuten. Hain gaizki sentitu zen Leo, amari berriro bizilekuz aldatu nahi zuela esan ziola. Azkenean, bertatik joan ziren Leo eta bere familia.  

Nire ustez liburu hau oso dibertigarria izan da, abentura asko gertatzen direlako.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.