Sorrrera
Euri azidoa ohikoa baino azidoa den euria da. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animaliak eta eraikinetan. Geienetan gizakiaren eraginez sortzen da. Zentral termikoek eta ibilgailuek sortzen dute batez ere.Hauek erregai fosilakj erretzean, tximinietatik edo ihesbideetatik, batez ere sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte.
Bi mekanismo daude SO2 atmosferan SO3ra oxidatzeko:
Heterogeneoa: hautsa eta hezetasun handia dagoenean ematen da.
Homogeneoa: hezetasunik ez dagoenean ematen da.
Mekanismo biak atmosferako kutsatzaileen bidez katalizatuta daude.
Ondorioak
Euri azidoa, Euri azidoa sortzen duen kutsadura iturria ez da kaltetzen dituen eremuetan bertan egoten beti, gasak hara eta hona ibiltzen direlako, horregatik Euri azidoak hainbat ondorio izaten ditu eta garrantzitsua da hauen artean ezberdintzea
Ur ekosistemak
Lakuak dira ondorio gehien jazotzen duena, Euriak utzitako azidoak errekek eta ibaiek eramaten dituzte. Ur horiek lakuetara isurtzen dira, eta hango animalia eta landarea, kalteturik edo hilik geratzen dira.
Lur ekosistemak
Lehorrean basoak dira kaltetzen direnak, leku batsuetan zuhaitzek ostoak galtzen dituzte eta euri azidoa lurreko konposizioa aldatzen duenez, aurreko oreka apurtu egiten da.
Eraikuntzak
Euri azidoak gure etxeei kalte egiten dio, margoetako eta eraikuntzetako materialak ukituz, ondorioz kaltetu ez ezik apurtu ditzakeelako.
Kompombidea
Industriak zenbait teknika garatu ditu ingurumenaren babeserako eta era berean zenbait disposizio legal eta nazioarteko hitzarmen sortu dira produktu arriskutsu eta erasokorren kontzentrazioak kontrolatzeko.
Egilea: Maitane Gutierrez
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.