Supermerkatuak elikagaiak (fruta, barazkiak, haragia, arraina, pasta,
kontserbak…) eta eguneroko bizitzarako gauzak (higienerako gauzak, etxea
garbitzeko produktuak, sartaginak…) erosteko eraikuntzak dira.
Leku hauetan, produktu ezberdinak daude, eta nola ez, produktu horien marka
ezberdinak ere. Beraz, denetarik dago eta guretzako erosoagoa da ez garelako
joan behar dendaz-denda bakoitzean gauza ezberdin bat erosiz. Supermerkatuek
duten beste gauza on bat prezioak dira, normalean merkeagoak direlako
produktuak denda txikietan baino.
Dena ez da ona, eraikuntza hauen inguruan. Supermerkatuak irekitzeagatik
denda txiki askok itxi behar izaten dute. Produktuak merkeagoak izan arren
kalitatea ez da berdina izaten eta gainera bertako langileek ematen diguten
tratua ez da berdina. Denda txikietara bazoaz saltzaileei zerbait galdetzen
badiezu elikagairen baten kalitatearen edo prestatzeko moduari buruz gomendatu
egiten dizute, saltzen dituzten produktuak ezagutzen dituztelako eta
supermerkatuetan ez.
Nire ustez, supermerkatuetan produktu ezberdin asko aurkitu daitezke errez,
baina nik nahiago dut fruta, haragia eta arraina denda txikietan erostea
kalitatea eta tratua hobea delako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.