AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/06/02

Errepideak bai ala ez?

Orain dela urte batzuk, gure aitona eta amonen garaian, ez zeuden hainbeste errepide, gaur egun berriz, paisaia errepidez bete zaigu.

Nire ustez errepideak egitea, automobilentzat eta bere gidarientzat oso erosoa da. Baina beraiek ez dute pentsatzen errepideak egiteak batzuetan paisaiari kalte egiten dionik.

Ni ez nago errepideen alde, alde batetik errepideak egiteko paisaia apurtzen dutelako, era berean, ibaiak desbideratzen dituztelako eta gainera obrak denbora asko irauten duelako.

Ni errepideen alde egon ez arren , alde onak ditu, alde batetik komunikazioa  hobetzen dute,  horrez gain gidarientzat oso erosoa da eta hala ere  enplegua sortzen du.

Laburbilduz, horregatik nire iritziz errepideak leku lau batean egin beharko lirateke, paisaia ez aldatzeko.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.