AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/06/01

Errepideak

Antzinean, errepideak ezohizkoak izaten ziren, gaur egun berriz, errepide ugari aurkitzen dira.

Nik beti pentsatu dut errepideak beharrezkoak direla gauza ugari egiteko, baina kutsadura handia sortzen dutenez nire iritzia guztiz aldatzen du.

Errepideak hainbat aldeko adibide dituzte:

Alde batetik, bidai luzeak egiteko arinago joaten zara, autoen gurpilek errepidean ondo moldatzen direlako. Honekin batera, errepideak autoek nondik joan adierazi egiten dute, bestela galduta egongo zinateke. Era berean, autoek ez dituzte istripu asko eukiten, errepideak zure elmugara eltzen laguntzen dizulako.

Beste aldetik ere, hainbat kontrako adibide daude:

Alde batetik ingurumenari kalte egiten diote, auto gehiegi pasatzen dira eta autoen erregaiak asko kutsatzen dute. Hala ere, animali asko hiltzen dira, autoek errepidetik pasatzean animali asko harrapatzen dituztelako. Dena dela, paisaiari aldaketa itzela eragiten dio, autoen kea gure planetari kalte egiten diolako.

Laburbilduz errepideak beharrezkoak dira pertsona batzuen iritziz. Baina beste pertsona batzuk ez dute iritzi hori konpartitzen beraiek gorroto dituztelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.