AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/02/25

San Joan Gaztelugatxe

San Joan Gaztelugatxekoa Bizkaian kokatuta dagoen baseliza bat da.

Goikaldean mendi harritsu bat dago, zuhaitzez beterik dagoena. Mendi horretan kolore bat bereizten da,berdea.Muino horretan etxe gutxi daude baina haietatik paisai osoa begiratu ahal genezake.

Itsasoan, kresala somatu ahal da eta begirada bat botatzen, itsasoak nola jotzen duen harrien kontra ikusten da. Ur gainean harri koskor batzuk daude.

Itsasoaren erdikaldean erroka handi bat dago eta han San Joan eleiza kokatzen da. Eta bi mendien erdian bide luze bat dago batetik beztera pasatzeko,eskaileraz beterik dagoena.Han ere kolore berde-berdea nabaritzen da.

Baselizaren goikaldean hodei haserreak daude eta mugimendu bizkorran joaten dira.

Paisai guzti hau lasai-lasaia da baina euri asko egiten badu desegokia izan daiteke.

Haserre bazaude oso egokia da hara joatea , asko lasaitzen zarelako. Eta eskailerak igotzen badituzu, baseliza ikus dezakezu eta handik ere amaigabeko itsaso osoa begiratu.




1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.