MARTXOAK 1, OSTIRALA, KLASEKO
IRTEERA
EITB ETA SAN MAMESERA BISITA
Azkenean heldu zen ikasle desiratzen genuen eguna,
irteeraren eguna. Ez genuen desiratzen irteera bat zelako baizik eta EITB eta
San Mames ikustera gindoazelako. Bidaia hau 5.mailakoak eta 6.maialko gela biek
egin zuten.
Autobusa EITB-ren alboan gelditu eta bertan jaitsi
izan ginen gu. Baina ez zen hau 5.mailakoen lehen geldiunea. Gu ez ginen
bertara 11:30ak arte sartzen eta. Gauzak horrela Bilboko beste zenbait toki
ezagutzera joan izan ginen.
Autobusa EITB-ren alboan gelditu eta bertan jaitsi
izan ginen gu. Baina ez zen hau 5.mailakoen lehen geldiunea. Gu ez ginen
bertara 11:30ak arte sartzen eta. Gauzak horrela Bilboko beste zenbait toki
ezagutzera joan izan ginen.
Hasteko
Euskalduna Jauregia ikusi izan genuen:
Baina
jolasteko gogoak ez dira inoiz asetzen eta hori dela eta jauregiaren atzealdean
dagoen parke berri bati egin genion bisita:
Denbora beti bezala jokoan oso arin igarotzen
da, eta handik gutxira EITBrako martxa hartu behar izan genuen pozaren pozez.
Heltzear batera sartu izan ginen.
Barruan
geundelarik EITBtik bisita ikaragarri bat egin izan genuen, bai irrati plato
eta telebista plato desberdinetatik. Baina hau ez zen ikusi genuen bakarra izan.
Bertan telebistan lan egiten duten pertsonal gehiena ikusi ahal izan genuen.
Gidoilariak, aktore-aktoresak... Ikusi izan genituen pertsona famatuen artean
Ana Urrutia eta Patxi Alonso izan ziren aipagarrienak.
Beste alde batetik telebista plato bi ikusi izan
genituen, Eguraldia, eta Felix Linaresen “La
noche de” programen platoa eta baita ere ETB 1eko albisteen eta kirolen
platoak.
Bidaia guzti honetan zehar beronen funtzionamendua
eta “tranpa” batzuk ikusi ahal izan genituen.
Baina hau amaitu eta hamaiketakoa jan ostean ikasle
gehienek desiratzen zuten unea heldu izan zen, San Mamesera bisita.
Bisita hau Athleticen musean hasi izan zen, talde
honen antzinako zenbait une historiko, jokalari eta kopa ikusirik. Honen
ondoren aurten 100 urte betetzen dituen San Mames zaharraren barneak ikusi ahal
izan genituen.
Hau ikusi ondoren denok palkora atera eta taldearen
buruzagi gorenek ikusten dutena ikusi ahal izan zuten bakoitza aulki baten ezarrita
zeudela eta baita Pitxitxi zenaren estatua eta honek zelai honetan dituen
bizipen desberdinak.
Hitz egiteko gogoak handiak zirelarik bidaiaren
bigarren zatia prentsaurreko gelan egin izan genuen. Kazetari bezala hauen
aulkian jesarririk. Gure gidaria zenak bertan gertatutako zenbait histori
kontatu zizkigun.
Egun eder hau amaitzeko “Ahateen parkera” joan izan ginen bazkaltzera eta bertatik etxera
buelta egin genuen.
Bidaia zoragarriaren amaiera heldu zen eta honekin
batera asteburu eguzkitsu paregabea,!!!!!!!
AMAIERA!!
A ez, parkatu, bidaia honetan zehar beste pertsonai interesgarri bat ikusi genuela esatea ahaztu egin zait!!!!!!!!!!:
Eskerrik asko denoi praktiketan nagoela eman dizkidazuen momentu onengatik!!!!
Egilea : Jokin Zabala 5.mailako praktikalaria.
Eskerrik asko, Jokin!
ResponderEliminarOso polita da eta nire argazkia oso polita ere bada.
ResponderEliminaroso polita iruditu zait eta baita ere oso interesgarria.
ResponderEliminaroso polita iruditu zait
ResponderEliminarbielsa, nori ipiniko diosu titular urrengo partiduan jejejejeje ;)
ResponderEliminaroso polita iruditu zait eta joango nintzen berriro.
ResponderEliminarniri oso polita iruditu zait eskerrik asko Jokin
ResponderEliminar