AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/03/08

MARTXOAK 1, OSTIRALA, KLASEKO IRTEERA EITB ETA SAN MAMESERA BISITA


MARTXOAK 1, OSTIRALA, KLASEKO IRTEERA
EITB ETA SAN MAMESERA BISITA

Azkenean heldu zen ikasle desiratzen genuen eguna, irteeraren eguna. Ez genuen desiratzen irteera bat zelako baizik eta EITB eta San Mames ikustera gindoazelako. Bidaia hau 5.mailakoak eta 6.maialko gela biek egin zuten.


Autobusa EITB-ren alboan gelditu eta bertan jaitsi izan ginen gu. Baina ez zen hau 5.mailakoen lehen geldiunea. Gu ez ginen bertara 11:30ak arte sartzen eta. Gauzak horrela Bilboko beste zenbait toki ezagutzera joan izan ginen.



Autobusa EITB-ren alboan gelditu eta bertan jaitsi izan ginen gu. Baina ez zen hau 5.mailakoen lehen geldiunea. Gu ez ginen bertara 11:30ak arte sartzen eta. Gauzak horrela Bilboko beste zenbait toki ezagutzera joan izan ginen.




Hasteko Euskalduna Jauregia ikusi izan genuen:



Baina jolasteko gogoak ez dira inoiz asetzen eta hori dela eta jauregiaren atzealdean dagoen parke berri bati egin genion bisita:


Denbora beti bezala jokoan oso arin igarotzen da, eta handik gutxira EITBrako martxa hartu behar izan genuen pozaren pozez. Heltzear batera sartu izan ginen.


Barruan geundelarik EITBtik bisita ikaragarri bat egin izan genuen, bai irrati plato eta telebista plato desberdinetatik. Baina hau ez zen ikusi genuen bakarra izan. Bertan telebistan lan egiten duten pertsonal gehiena ikusi ahal izan genuen. Gidoilariak, aktore-aktoresak... Ikusi izan genituen pertsona famatuen artean Ana Urrutia eta Patxi Alonso izan ziren aipagarrienak.



Beste alde batetik telebista plato bi ikusi izan genituen, Eguraldia, eta Felix Linaresen “La noche de” programen platoa eta baita ere ETB 1eko albisteen eta kirolen platoak.


Bidaia guzti honetan zehar beronen funtzionamendua eta “tranpa” batzuk ikusi ahal izan genituen. 


Baina hau amaitu eta hamaiketakoa jan ostean ikasle gehienek desiratzen zuten unea heldu izan zen, San Mamesera bisita.

Bisita hau Athleticen musean hasi izan zen, talde honen antzinako zenbait une historiko, jokalari eta kopa ikusirik. Honen ondoren aurten 100 urte betetzen dituen San Mames zaharraren barneak ikusi ahal izan genituen.




Futboaren katedral honen barnetiko bidaia palkotik hasi izan zen, bertan dagoen lehoia eta honen atzean dauden argazkien historia azalduz.
Hau ikusi ondoren denok palkora atera eta taldearen buruzagi gorenek ikusten dutena ikusi ahal izan zuten bakoitza aulki baten ezarrita zeudela eta baita Pitxitxi zenaren estatua eta honek zelai honetan dituen bizipen desberdinak.
Hitz egiteko gogoak handiak zirelarik bidaiaren bigarren zatia prentsaurreko gelan egin izan genuen. Kazetari bezala hauen aulkian jesarririk. Gure gidaria zenak bertan gertatutako zenbait histori kontatu zizkigun.




Bidaiaren hirugarren zatia Athletic-eko jokalarien aldagelak izan ziren. Bertan gure gidariak jokalari bakoitza non aldatzen zen esan zigun eta berauen barrenean zer topa genezakeen.






San Mamesen bisita bukatzeko zelaira tuneletik irten eta eserlekuetan jesarri izan ginen baita zorua eskuarekin ukitu ahal izan genuen ere. Guzti honekin bai Athletic-eko ordezko eta baita Bielsa berak ikusten eta sentitzen duena nabaritu ahal izan genuen bertan.





Egun eder hau amaitzeko “Ahateen parkera” joan izan ginen bazkaltzera eta bertatik etxera buelta egin genuen.

 



Bidaia zoragarriaren amaiera heldu zen eta honekin batera asteburu eguzkitsu paregabea,!!!!!!!





AMAIERA!!


A ez, parkatu, bidaia honetan zehar beste pertsonai interesgarri bat ikusi genuela esatea ahaztu egin zait!!!!!!!!!!:


Marcelo Bielsa

eta nola ez!!!!!!!!!!


Josune Urrutia

Eskerrik asko denoi praktiketan nagoela eman dizkidazuen momentu onengatik!!!!


Egilea : Jokin Zabala  5.mailako  praktikalaria.          


Argazki batzuk hemen dituzue:






















7 comentarios:

  1. Oso polita da eta nire argazkia oso polita ere bada.

    ResponderEliminar
  2. oso polita iruditu zait eta baita ere oso interesgarria.

    ResponderEliminar
  3. oso polita iruditu zait

    ResponderEliminar
  4. bielsa, nori ipiniko diosu titular urrengo partiduan jejejejeje ;)

    ResponderEliminar
  5. oso polita iruditu zait eta joango nintzen berriro.

    ResponderEliminar
  6. niri oso polita iruditu zait eskerrik asko Jokin

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.