AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/02/28

NUR ETA MAGIA KANPAMENDUA


Egunon,nik Naroa dut izena eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskeiniko dizuet.Espero dut gustatzea!

Aurkeztuko dizuedan liburua Toti Martinez de Lezeak idatzi du. Nur eta magia kanpamendua.

Uda bukatzen ari da eta Nur oso udaleku berri batera joan da,egiazko magia egiten udaleku batera.
Handia denean magialaria izan nahi du eta orain lehenengo trikimailuak ikasiko ditu.Oliver eta Txagu Magu magialariak ezagutuko ditu.Eta baita beste magia-ikasleak ere.Baina udalekuan badira misterioak eta Nurrek eta bere lagunek poliki-poliki argituko dituzte misterio horiek.

Liburu honen pertsonai nagusiak,Nur du izena eta bigarren mailako pertsonaiak,Oliber magoa,Txagu magoa eta Pilar dira:

-Nur oso dibertigarriada,eta bere txakurrarekin bihotz handia du.Maga izatea espero du.

-Oliver magoa oso ona da bere ikasleekin,eta espero du bere ikasleak magia ikastea.Baina  oso desatsegina da ere.

-Txagu magoa oso jatorra da,baina era berean, oso exijentea da.

Pilar oso neska jatorra da baina ere oso beldulgarria eta gainera oso lagun ona da Nurrekin eta  bere lagunekin ere.

Liburu irakurtzen hasten zarenean,oso aspergarria da baina gero irakurri ahala oso polita eta interesgarria da.Nik liburu hau irakurtzea gomendiatzen dizuet.

Agur bero bat.



Lauterdi pirataren altxorra

Egunon , Noah dut izena eta liburuaren  aurkezpena eskainiko dizuet; espero dut gustatzea.


Nik irakurri dudan liburuaren izenburua Lauterdi pirataren altxorra deitzen da eta idazlearen izena Aitzpea Goenaga da.Aitzpea Goenaga Gipuzkoan jaio zen.

Hamaika urteko neska da Atxu.Urtero aitonaren baserrira joaten da oporrak pasatzera Manu lehengusuarekin batera.Txaluparekin egiten dute ibilgailua,aitonaren lagun batekin pirataren kontuak ezagutzen.Altxorraren berri izan orduko misterioa nagusituko da eta bi lehengusuak ikerketan mugilduko dira.

Bi pertsonai nagusi daude, Atxu eta Manu.

Hamaika urteko neska da Atxu.Oso zintzoa eta eskuzabala da.

Manu judo mugimenduak daki egiten eta kalamitate hutsa da.

Gero bigarren mailako pertsonaiak badaude.

Aitonari lan egitea gustatzen zaio.Handia eta oso arduratsua da.

Matilde beti irribarretsu egoten da eta oso jatorra da.

Hasieran oso sosoa zen baina gero interes gehiago zuen.Ez da oso dibertigarria.Liburu hau ez da  komeni hartzea.

Espero dut gustatzea.

NUR ETA DORTOKEN UHARTEA

Ongi etorri , guztiei nik Haizea dut izena, eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskainiko  dizuet; espero dut gustatzea.

Nire liburuaren izenburua Nur eta dortoken uhartea da.Toti Martinez de Lezea idazleak idatzi du.


Oraingo emanaldi honetan Nur eta lagunak, Yi-Yi, Yidan , Hedehiro eta Ander Txina hegoaldeko  Hainan uhartera joango zaizkigu.Han, dortoken ospitalea ezagutuko dugu eta abentura berri zirraragarriak biziko ditugu itsas-izarren, marrazoen,izurdeen,dortoken eta koloretako arrainen artean.


Nire liburuaren pertsonai nagusia Nur deitzen da.
Nurrek asko maitatzen ditu animaliak eta oso jatorra da, oso ausartia ere.

Orain bigarren mailako pertsonaiak azalduko dizkizuet. Lau dira:
Yi-Yi:Nurren laguna da, musika asko gustatzen zaio ere oso abenturazalea da .
Yidan:piratetan jolastea gustatzen zaio, eta primeran igeri egiten du.
Hidehiro:ere piratetan jolastea gustatzen zaio ,eta animaliak gustatzen zaizkio ,marrazoak batez ere.
Ander:oso barregarria, eta abenturazalea da.


Nik animaliak gustuko dituzuen pertsonei gomendatzen dizuet.


Eskerrik asko entzuteagatik eta espero dut nire iritzia kontutan hartzea.






Guggenheim

Bilbon errekaren ondoan kokatzen da Guggeheim-a. 32.500 metrokoa da eta Frank Gerik egin zuen.                                                                                      

Guggenheim-aren behekaldean erreka haunditxo bat dago ,urdin kolore gogorrekoa.

Pixka bat gorantza joaten bazara, zuhaitz txikitxo batzuk aurkitzen dituzu, ondoan Guggenheima dago eta zilar kolorekoa da.

Guggenheimak titaniozko itsasontzi forma du, eta Guggenheiman errekaren mugimenduak entzuten dira. Guggenheimak poztasuna, lasaitasuna eta gogokoa sentitzen da.

Egun hodeitsua eta eguzkitsua da, eta zerua urdintsua.

Horra jende asko joaten da bisitatzera.

Oso ondo dago bisita bat egiteko.

Komenigarria da joatea!

Bermeoko Portua

                                                 

                                                Bermeoko  Portua                     

Ezkerraldean portu bat dago eta hor txalupak daude.Etxeak itsasora
begira daude.Arrantzaleen etxeak normalean gorriak edo laranjak izan daitezke eta oso lasaia da.
Hor, portuan ,bakarrik bizitzen dira arrantzaleak.Zerua urdina da eta oso bizia.Itsasoa oso gatzduna da.
Itsasoaren beheko aldean arrain asko daude.Txalupak egurrez
eginda daude eta oso politak dira.Portuan auto asko daude,itsasoetan boila asko daude, hori da ez pasatzeko pertsonak.

Txalupa guztiek numero bat daukate, galtzen badira.Txalupek bolante bat daukate  baina barkak arraunak.Etxeak oso handiak dira.

PAISAIA





Paisaia hau Usansolon kokatuta dago, Mehatxeta kalean.

Aurrez-aurrezko hiru zuhaitz handi eta biluzi ikusten dira. Atzean beldurra ematen duen lantegi abandonatu bat dago, oso isila eta usain txarrekoa da. Lantegi barruan kamioi bat dago eta adreilu asko pilatuta. Pertsona batzuk sartzen dira, batzuetan, baina gutxitan. Teilatuak arrosa lorea bezalako kolore larrosa du eta marra lodi eta gris batzuk ditu.

Urrunago lasaia den mendi bat dago, zuhaitz lasai eta berde askorekin. Zuhaitz erorkorrak biluzik daude eta pinuak berriz, iraunkorrak direnez, jantzita daude.
Ezkerrago etxola txiki bat dago eta oso zaharra dirudi.

Nire ikasgelatik ikusten den paisaia hau lasaia da baina hotzikarak ematen ditu.









Nur eta Irlandako gnomoa

Ni Ainhoa dut izena eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskeiniko dizuet espero dut gustatzea.

Aurkeztuko dizuedan liburua Nur eta Irlandako gnomoa da. Toti Martinez de Lezeak idatzi du.

Aurkeztuko dizuedan liburuaren sipnosia hau da: Amonaren etxeko zakarrontzian Finn izeneko gnomo bat agertu da eta harrezkero Nur zoriontsua da. Aitonak uste du arratoi bat dela eta zepoak ematen ari da. Bien bitartean Nur, Ainara Noelia eta Unai jolasten jarraitzen dute.

Liburu honen pertsonaiak bi dira Nur eta Finn gnmoa. Nur neska polit bat da eta beti kamiseta bat eta prakak eramaten ditu eta Finnek praka batzuk txano bat eta katiuskak.

Liburua oso dibertigarria eta polita da.

Eskerrik asko etortzeagaitik.



Nire Paisaiaren Deskribapena

Paisaia hau Avilan kokatuta dago .Goiko aldean zerua itxasoa bezalako urdina dago.Behean etxe batzuk daude eta aurrerago, zuhaitz biluziak ikusten dira.

Aurre-aurrean harriz egindako zubi bat dago, zubiaren begiak oso handiak dira, zubiaren ondoan eskailera zahar batzuk daude eta eskailerak erreka bizira eramaten gaitu.

Errekaren soinua gogorra entzuten da, beste aldean lorategi bat dago. Han lasaitasuna eta poztasuna sentitzen da.

Teresopolis




Brasilen erdian Teresopolis izeneko herri bat dago.


Urrunean mendiak harrizkoak ikusten dira.Atzerantz etxe pare txiki batzuk daude.


Eguna urdina da,hodeirik gabekoa.Basoa berdezka eta marroizka da.Erreka bizitzaz beteta dago eta arrainak saltokaz ikusten dira.Ibilbidea oso polita da.


Paisaia lasaia da eta gustua ematen du hor egoteak.


Txoriaren kantuak entzuten dira eta zuahitz berde guztiak ikusten dira.

Mendiek triangelu itxura dute.

Paisaia honetara udan joatea komeni da.





Paisaiaren deskripzioa


Parke hau Bizkaian kokatuta dago, Galdako herrian.

Goian zeru urdin eta hodeitsu bat dago.

Goikaldean mendi berdeak daude, eta han etxe pare batzuk.

Erdikaldean etxe zuri eta altuak daude, eta ondoan ostadarra osatzen duten kotxe ilara bat.

Etxeen behan parke bat dago eta parke lasaia dirudi.

Parkean zuhaitz berde eta jantziz inguratua dago.

Parkearen aurrean errepide luze bat aurkitzen da, eta kotxeak pasatzen direnean zaratatsua da.

Paisaia honetan txoriak entzuten direnean lasai sentitzen naiz.



NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA

Ongi etorri guztioi ,nik Naia dut izena eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskeiniko dizuet. Espero dut gustatzea.

Aurkeztuko dizuedan liburua Toti Martinez De Lezeak idatzi du, "Gazteizen" jaiotako idazleak. "Nur eta hensugearen tenplua" da.

Nur Txinan bizi da orain, bere gurasoekin batera. Adizkide berriak ditu eta jolas-parke ikarragarri batean elkartu dira gaur, Guo-Guoren urtebetetzea ospatzeko. Horretan, ordea, Guo-Guo desagertu egin dela ohartzen dira, haren bila hasten dira.

Irakurri dudan liburuaren pertsonai nagusia Nur da Txinan bizi den baina jaiotez Larrabetzukoa den neska jatorra, ausarta eta atsegina da.

Bigarren mailako pertsonaiak Guo-Guo eta Jun Yuri dira. Guo-Guo oso dibertigarria eta bihurria da. Jun Yuri berriz zintzoa eta lasaia da. 

Liburu hau pila bat gustatu zait. Irakurtzera animatzen zituztet!


Hau izan da dena; espero dut liburua hau irakutzea. Eskerrik asko etortzea gaitik. Agur.

2013/02/27

Lauterdi pirataren altxorra

                     


Nire izena Erlantz da eta  irakurri dudan liburua aurkeztu nahi nizuke.

Nire liburuaren izenburua Lauterdi pirataren altxorra da eta Aitzipe Geonaga idazleak idatzi du.

Sinopsia:Hamaika urteko neska da Atxu.Urtero bezala, aitonaren baserrian igaroko ditu oporrak, kostaldean, Manu lehengusuarekin batera. Aurten, gainera, txalupan ibilaldia egingo dute aitonaren lagun batekin, eta Lauterdi pirataren kontuak ezagutuko dituzte. Altxorraren berri izan orduko misterioa nagusituko da egunero, eta bi lehengusuak ikerketan murgilduko dira.
Ezustekoak, ordea, bata bestearen atzetik iritziko zaizkie. Atxuk oporretako lehen egunean erositako koadernoan idatziko ditu guztiak. Liburu hau da bere koadernoa.

 Pertsonaiak:

Atxu:Pertsonai dibertigarria, abenturazalea eta oso jatorra eta zelebrea.

Manu:Oso zelebrea ,oso jatorra   eta oso ona  Karatean.

Aitona:Pertsonai interesgarria, abenturazalea, oso jatorra ere eta txalupan egotea gustatzen zaio.

Lauterdi: ospetsua eta susmagarria

Ama: zintzoa eta ez dibertigarria

Iritzia:oso interesgarria da baina ere poilita da. Nik  hartuko nuke irakurtzeko.

Agurra :espero dut polita izatea.

NIRE AITITEREN ETXEA

Usansolon egindako dorretxe bat da  nire aititeren etxea .

Dorretxearen inguruan baso berde eta bizi bat dago, esmeralda distiratsu bat bezalakoa; basoan, erreka distiratsu eta zaratatsu bat dago.

Etxearen kanpoaldetik txorien kanta ederrak entzun ahal dira, hostoen zalaparta begi esten duzun bitartean .

Dorretxearen leihoak arabiarrak eta txikiak ditu eta ate borobil bat.

Ate nagusitik sartzean gela haundi bat dago, ezkerretara sukaldea aurkitzen da. Gela haundiaren aurrekaldean komun txiki bat dago, komunetik irtenda eskumatara, ezkailera batzuk daude, hor goian hamar logela daude deskantzatzeko eta pisu bat gorago, kamarotea aurkitzen da. Bigarren atetik sartzean, lau txakur daude, zaunkaka.

Gozotasun haundiko dorretxe bat da.

2013/02/26

NIRE PAISAIAREN DESKRIPZIOA

Guardo pasatu ondoren, Camporredondo herria aurkitzen da, urtegi urdin-urdin baten ondoan.

Aurrekaldean, harri gogor ugari daude eta, batzuetan, urtegian ur saltarinak daude eta beste batzuetan, urtegi ixila. Arainak oso pozik daude igeri egiten, baina, korrentea dagoenean triste daude, urak eramaten dituztelako.

Lurra, batzuetan ikusten da, baina ez bada ikusten, korrentea igo delako da eta zuhaitzaren egurreko kolorea du.

Urtegiaren ondoan errepide bat aurkitzen da, landarez inguratua, eta errepidea jarraitzean, Camporredondora ailegatzen zara.

Camporredondon, etxe zahar batzuk daude, eleiz polit batekin eta herriaren atzekaldean, mendi altuak daude, esmeralda kolorekoak.

Zeru urdina da, zafiro kolorekoa, eta eguzkia bezain disdiratsu dago. Hor hostoen zalaparta somatzen da.

Horra joaten bazara lasaitasuna eta poztasuna sentituko duzu.


Nire neba jenioa

·Sarrera:Ongi etorri guztioi, nik Ane dut izena eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena eskainiko dizuet.Asko gustatzea espero dut.

·Izenburua:Nire liburuak"Nire neba jenioa" du izena eta Rodrigo   Muñoz Avia idazle madrildarrak idatzi du.

·Sinopsia:Familian neba arreba bi bizi dira.Neskari futbola guztatzen zaio eta bere nebak pianoa jotzen du.
Mutilak kontzertu bat dauka eta berak futbol-partida inportantea du, ez du nahi joan bere nebaren kontzertura, berak, bere futbol partidara joan nahi du.
Etxetik ihes egiten du, bere lagun baten etxera.

·Pertsonaiak:Nagusiak eta bigarren mailakoak
 Nagusiak:Pertsonai nagusiak bi dira:Lola eta Gracian, bat neska eta bestea bere neba jenioa
Lola:Futbola ikaragarri gustatzen zaio eta futbol talde batean jokatzen du.Bere taldeko neska bakarra da,eta berak uste du  bere aita eta bere amari ez zaiela gustatzen berak futbolean jokatzea.
Gracian:Asko gusatzen zaio pianoa jotzea.Bere orduak pianoan ematen ditu eta bere marradun pijama ikaragarri gustatzen zaio.Ez du inoiz berba egiten eta genio txarrez ipintzen da  molestatzen dutenean.
Bigarren mailakoak: hauek ere badaude: Ama,aita, Lolari biolina irakasten dagoen neska,Lolaren laguna eta lagunaren ama.

Iritzia:Nire iritziz oso lasai irakurri behar da,oso polita delako.Neuk irakurtzea gomendatzen dizuet.

Agurra:Agur.Asko guztatzea espero dut eta zuek ere beste pertsonei gomendatzea espero dut.   
 

PAISAIAREN DESKRIPZIOA

Baserria Zeanurin kokatuta dago, Arratia bailarako biztanle gutxiko herri batean, Arregia kalean.

Paisaia guztia zuri-zuri dago, elurrez beteta. Baserriaren teilatua elurrez beteta dago.

Baserriaren ezker aldean zuhaitz biluziak eta eta zuri zuriak daude.

Eskuma aldean ahotsik gabeko erreka txiki bat dago

Goikaldean mendi zurituak eta zeru urdin-urdina dago.

Paisaia honek bakardadea eta hotza adierazten du.

Baserriak hiru leiho ditu eta lau tximinia, baserriak kolore gorria eta marroia du. Soloa elurrez beteta dago eta han, dauden barazki guztiak izoztuta daude.

Ritak nobioa du.







Egunon! Nik Maider dut izena eta irakurri dudan liburu honen aurkezpena eskeniko dizuet. Zuen gustokoa izatea espero dut.

Liburu hau Ritak nobioa du deitzen da eta idazleak Mikel Valverde du izena.

Ritak eta Berta lagun minak izan dira txikitatik, usten zuten mundu osoan ez zegoela beraiek baino lagun hoberik. Baina gauzak erabat aldatzen dira Bertak nobioa izatea erabaki eta Ritari laguntzeko eskatzen dionean. Ritak saiatuko da lagunaren esana betetzen, baina nahaste baten ondorioz, Berta haserretu egingo zaio.

Nire liburuaren pertsonai nagusia Rita deitzen da eta ez zaio gustatzen nobioa izatea.
Bete pertsonai batzuk ere badaude: Berta, Rafa, Gille eta Edu.
Berta Ritaren lagun mina da eta nobioa izatea nahi du.
Rafa Ritaren eta Bertaren  laguna da eta Ritari laguntzen dio.
Gille ere beraien laguna da baina lotsa pixka bat du eta saskibaloiko taldean jokatzen du.
Edu beste pertsonai bat da eta asteburu osoa igaroten du telenobela erromantikoak ikusten.

Niri  asko gustatu zait eta erromantikoaz aparte, umore pixka bat du. Nik, irakurtzea asko gustatzen zaienei gomendatuko nieke.

Aurkezpen honekin espero dut liburu hau irakurtzeko gogoak sartzea. Agur bero bat.



2013/02/25

San Joan Gaztelugatxe

San Joan Gaztelugatxekoa Bizkaian kokatuta dagoen baseliza bat da.

Goikaldean mendi harritsu bat dago, zuhaitzez beterik dagoena. Mendi horretan kolore bat bereizten da,berdea.Muino horretan etxe gutxi daude baina haietatik paisai osoa begiratu ahal genezake.

Itsasoan, kresala somatu ahal da eta begirada bat botatzen, itsasoak nola jotzen duen harrien kontra ikusten da. Ur gainean harri koskor batzuk daude.

Itsasoaren erdikaldean erroka handi bat dago eta han San Joan eleiza kokatzen da. Eta bi mendien erdian bide luze bat dago batetik beztera pasatzeko,eskaileraz beterik dagoena.Han ere kolore berde-berdea nabaritzen da.

Baselizaren goikaldean hodei haserreak daude eta mugimendu bizkorran joaten dira.

Paisai guzti hau lasai-lasaia da baina euri asko egiten badu desegokia izan daiteke.

Haserre bazaude oso egokia da hara joatea , asko lasaitzen zarelako. Eta eskailerak igotzen badituzu, baseliza ikus dezakezu eta handik ere amaigabeko itsaso osoa begiratu.




Artetako ermaita


                                          ARTETAKO ERMITA

Paisaia hau Artetan dago.Zuhaitzak erdi biluzik daude.Hosto batzuk lorautsaren hori kolorekoak,baina beste batzuk iraunkorrak direnez,ez dira jausten,sagarraren berde kolorea  dute urte osoan.
Paisaian agertzen den belarra berde-berdea da,eta baselisa zuria eta marroia da.Zerua urdin-urdina da,itsasoa bezala. 
Baselisa aurrean harrizko errepide bat dago, barruan lo egiteko bi litera daude,sukalde bat dago eta komun bat ere.
Gero, baselisa ondoan eskalera batzuk daude eta bajatzen badituzu harezko parke eder bat aurkituko duzu.
Baselisatik  animalien soinuak entzuten dira eta horrek lasaitasuna eta gozotasuna emoten dizu.
Joaten ba zara,udaberrian egin ,oso ondo pasatuko  duzue eta.

Nire paisaia




Paisai hau Euskal Herriko barnealdean dagoen erreka bat da. 

Goi-goian ,eskumaldean, zeru hodeitsu bat ikusten da.                  

Atzekaldean mendi baten zatia ikusten da, eta animalien ahotsak entzuten dira.

Erdialdean zuhaitz jantziak daude, esmeralda kolorekoak. 

Behekaldean erreka lasai bat dago , ur gardenarekin , ur gainean  hosto jausiak daude.

Uretan harri handiak ikusten dira, leku hori oso hezea denez ,harriek likena daukate.

Errekaren soinua entzuten da eta bertan arrain disdiratsu eta koloretsuak ikusten dira. Arrainek errekaren korronteak eramaten ditu.     

Nik, gomendatzen dizuet horra joatea, paisaia zoragarria delako eta gainera mendizaleak bazarete gehiago gustatuko zaizue.

Nire Paisaia

Urkiolako parke naturala Bizkaian kokaturik dago.

Aurrean, etxe txikiek ,elur txuriz beteta dauden teilatu gorriak dituzte.

Santutegi handia eta bustia,etxeak besarkatzen dagoela dirudi.

Santutegiaren atzekaldean pago biluziak aurkitzen dira.


Urkiola mendi elurrez estalita dago eta izei ugari daude.Eskuinetan,ertzetan, poste bi daude eta posteen erdian bide luze bat, jendez beteta ikusten dena.

Gorago, Arrano izeneko mendi harritsua eta kotoi moduko elurra ikusten da.

Hara joaten ba zara ,elurra ukutzean, hotza eta goxotasuna sentituko duzu.

Neuk, joatea gomendatzen dizut.Joaten zarenean asko disfrutuko duzula,esaten dizuet.








































































Nire paisaiaren deskribapena


Galdakaotik pasatzen baduzu,Bengoetxe auzoa aurkitzen da.Ezkerraldean,etxe koloretsuak daude,seinal poligonalen ondoan.Bengoetxe auzoa oso isila da.

Biribilgunean dauden zuhaitzak berde disdiratsuak dira ,esmeralda bezain berdeak,eta eskumaldean dauden eduki-ontziak ostadar bezain koloretsuak eta usain txarrekoak dira.

Eskumaldean dauden kotxeak,jendez beterik daude.Atzekaldean,etxe zahar bat eta cocacolako aintzinako fabrika dago.Eta fabrikaren atzekaldean,mendi lasai bat ikusten da.

Bengoetxera joaten naizenean lasaitasuna eta poztasuna sentitzen dut.

2013/02/24

LIBURUAREN AURKEZPENA

SARRERA:
Egunon ,nik Ugaitz dut izena eta hemen nauzue irakurri dudan liburu baten aurkezpena egiteko asmoz.Gustatzea espero dut.

IZENBURUA:
Nire liburuaren izenburua"Eskubeltz taldearen abenturak"da.Hans Jurgen Prees idazle alemaniarrak idatzi du.

SINOPSIA:
Gaztetxo talde bat aurkituko duzu liburu honetan batera eta bestera gelditu ere egin gabe.Historia guztietan dago gaizkileren bat eta eskubeltz taldeko detektibeek ez diote bakerik emango harrapatu arte.Jolas moduan irakurtzen da liburu hau,testua bakarrik ez,marrazkiak ere irakurri behar baitira.Irakurlea bera ere detektibe bihurtzen da liburu honetan.Orri bakoitzera bere marrazkia dagokio eta marrazki bakoitzean detektibetzan aurrera segitzeko behar den aztarna bat dago erdi-ezkutaturik.

PERTSONAIA:
Liburu honen pertsonai nagusiak hauek dira:Pottolo,kiki k,Idoia eta Felix.FELIX:Taldearen alkatea da.Oso ona da bere lagunekin,baina oso lotsatia.IDOIA:Trebea da eta oso jakintsua.Oso barregarria izaten da,baina oso bromazale.KIKI K:Askotan serioa da eta lasaia da aldiz Idoia.POTTOLO:Taldeaen baxua da baina azkarrena.Bigarren mailako pertsonaia Faraldo deitzen da.FARALDO:Beti dago taldearekin besteei laguntzeko.

IRITZIA:
Nire iritziz oso ondo dago,pertsonai oso barregarriak direlako.Lapurrak oso jakintsuak dira eta horregaitik da hain ona.

AGURRA:
Espero dut ni irakurri dudan liburua zuek ere irakurtzea.

ZONBIA SAN MAMESEN

Ongi etorri guztioi nik Egoitz dut izena eta nik irakurri dudan liburu baten aurkezpen bat ezkeiniko dizuet, gustatzea ezpero dut.

Aurkeztuko dizuedan obra Fernando Morillok idatzitako liburu bat da Zonbia San Mamesen izenekoa.

Inork ez du zonbietan zinezten bat aurkitzen duen arte. Hori gertatzen zaie Zoro eta beraren lagunei, jauregi batean zonbi bat aurkitzen dute baina ez bakarrik aurkitu Bilboko kaleetan aske usten dute. Zonbiak Athleticen partido batean amaitzen du eta gero mozorro festa batean, guzti hori abentura komiko batean nahasita.
                                               
Liburu honetan sei pertsonaia daude

Pertsonaia nagusiak:
-Zoro: oso mutil trebea eta susmagarria da .
-Zonbia: zonbia zerbait astokiloa da kanibala dela ere esan ahal genezake.

Bigarren mailako pertsonaiak:
-Zororen aita:bitxia da eta nahaspilatsua baita ere.
-Itsaso:  narritagarrien erregina da, aurreko hortzak berezita dituen neska demonioa.
-Markos: lagun berria da isila eta bakartia.
-Fran:laguntzeko prest dagoen San Mameseko atezain bat.

Niri asko gustatu zait, hasieran, apur bat aspergarria izan arren. Nik gomendatzen dizuet , oso barregarria eta polita delako.

Eskerrik asko entzuteagatik, agur bero bat.

2013/02/23

FANNYREN ALDAKETA

·Eskerrik asko etortzeagaitik, hemen Zuriñe nauzue eta nik aukeratu eta irakurri dudan liburuaren aurkezpena eskainiko dizuet, espero dut gustatzea.

·Nire liburu gogokoen izenburua "Fannyren aldaketa" da eta Patricia Schröder idazle alemanarriak eta Tina Schulte marrazkilaria marrazkiak egin ditu.

·Erregaliztarrak guztiz harrituko dira Fannyk bere itxura aldatu nahi duela adierazten dienean. Izan ere, mutiko itxura omen duelako ziria sartzen diotela eta, neka-neka eginda dago. Eta berdin harrituko dira talentu lehiaketa batean finalista geratu nahi izango duenean, bere ametsa betetzeko: zaldiz ibiltzen ikastea.

·Fanny, Maya, Leo eta Dotte dira pertsonai nagusiak:
Fanny: Mutil bat bezalakoa da eta neka-neka dagoenez bere itxura eta jarrera aldatu nahi du.
Maya: Oso maja da eta beti laguntzeko asmoz dago.
Dotte: Oso izaera fuertea du, baina, sentimenduak ere baditu.
Leo: Ia beti borrokatzen ari da Fannyrekin, baina oso maja da, azkenean.
Melanie eta Kim bigarren mailako pertsonaiak dira:
Melanie: Beti Fannyrekin borrokatzen dago, Kim eta bera lagun minak dira, baina, txarra dela esaten zuten, baina, azkenean, oso lagun ona izaten da.
Kim: Melanieren lagun onena da eta azkenean, jatorra ere bada, Melanie bezala.

·Liburua hastean ez da batere interesgarria, baina, azken kapituloak oso-oso politak dira. Nire ustez, liburua asko gustatuko zaizue eta espero dut irakurtzea.

·Nire irtzia kontuan hartuta, espero dut liburua irakurtzea eta zuen gustokoa izatea.
Agur.