AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2012/09/26

KURTSO BERRIA, ASMO BERRIAK

Irailaren 7a, goizeko 9:30ak, eskailerak gora eta... gela berria! Gela eta irakaslea!
Urduritasuna, poztasuna.. . Biek, bat egiten dute atetik sartzean. Gainetik eginiko begirada bat eta,  beti bezala,  mahaiak, aulkiak, apalategiak, arbela digitala eta...armairu ezezagun bat... urdina...ESKOLA 2.0 armairua! Zenbat ikasiko dugun barruan dituen ordenadore txikiekin! Hori da behintzat gure erronka berria eta itxaropena.