AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
Mostrando entradas con la etiqueta Zuriñe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zuriñe. Mostrar todas las entradas

2014/04/25

Hondakin erradioaktiboak (Zuriñe)

Hondakin erradioaktiboak, kutsatzile bereziak dira, eta zentral nuklearretan sortzen dira. Hondakin hauek metatu egiten dira, instalazioetan batez ere, eta erradiazio batzuk isurtzen dituzte. 

Hondakina sortu daiteke erreaktore edo arma nuklearrentzako, erregaien prozesamenduaren bidez edo medikuntzarako aplikazioen bidez, erradioterapia edo medikuntza nuklearra bezalakoak.

Lau zatitan sailkatuta dago:

· Sailkatu beharrik gabeko hondakinak (edo salbuetsiak): Hondakin hura ez da pertsonen osasunerako eta ingurumenerako kaltegarria.

· Aktibitate baxuko hondakinak: Erradioaktiobitate gamma edo beta daukate, maila hauek baino txikiagoak.

· Aktibitate ertaineko hondakinak: Gamma edo beta erradioaktibitatea daukate aktibate baxuko hondakinkoek baino maila handiagoak dira.

· Aktibitate handiko hondakinak:  Erradioaktibitate alfa emititzen duten material guztiak eta aktibitate ertaineko hondakinetan bota erradioaktibitate mailak gainditzen dituzten erradioaktibitate beta da.

Hondaki hauek oso arriskutsuak dira izaki bizidunentzako batez ere, gaixotasun larriak sortu ahal dituztelako.

Hondakin hauek gauza asko egiteko erabiltzen da, adibidez; armak egiteko...

Urte askotan, hondakin hauek arriskutsuak izaten dira, eta oraindik ez dute erabaki zer egin hondakin hauekin.

2014/02/09

VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK: Pozoia kopan

Voltaire kaleko abenturak, Pozoia koparen idazlea, "P.D. Baccalario" da eta
marrazkilaria "A. Gatti". 202 orrialde ditu eta bere argitaletxea "Mezulari" da.

Liburua bi hizkuntzetaz idazten dira: euskeraz edo gaztelaniaz. 

Benetan ez dirudi Annetek eta Fabriceren lehen kasuak 
konponbiderik duenik.  Blumier kondesa aberatsa hilda dago, 
eta harekin oporretan ibilitako Deloffre jaunak, bere burua 
homizidio bikoitzaz akusaturik  ikusiko du. Bi misterioak
erlazionaturik ote daude? Nahikoa da susmo hori Voltaire 
kaleko detektibeak lanean has daitezen.


Annette neska ausarta eta azkarra da. Pila bat gustatzen 
zaizkio misterioak, baina  bere aita polizia denez ez dio usten 
bere misterioetan sartzen. Krepak pila bat gustatzen zaizkio 
ere, baina bere amak ez dio usten jaten, baina bera eta bere 
anaia jatetxera joaten dira egunero krep bat hartzera, ama enteratu gabe.



Niri liburua oso polita iruditu zait eta misterioen liburuak gustatzen zaizkiei gomendatzen dizuet.



                                                                    Egilea: Zuriñe Roscales



2014/01/22

BIDEO-JOKOAK GOGOKO AL DITUZU?

Bideo- jokoetara jolastea ez da batere ona. Denok dakigu hori. Hala ere, bideo-jokoetara jolastea ona da, bere neurrian jolasten baduzu, baina bestela ez. Jende gehienak egun osoa pasatzen du jolasean eta hori ez da batere ona. Hona hemen pisuzko zerbait arrazoi bideo- jokoetara ez jolasteko:

- Ikusmena eta begiko mina izatea: Egun osoa pasatzen baduzu bideo-jokoetan, telebistaren  aurrean, gero begiko mina edukiko duzu. Nahiz eta, telebistarekiko distantzia izatea eta denbora murriztea.

- Buruko mina izatea: Egun osoa bideo-jokoetan pasatzen baduzu, gero buruko mina izango duzu. Dena dela, bideo-jokoetan denbora murrizten baduzu, ez zaizu hori gertatzen.

- Denbora galtzea: Egun osoan jolasean egoten bazara, zure denbora galtzen duzu, adibidez: lagunekin egoteko, etxerako lanak egiteko... Hori ez gertatzeko, bideo-jokoen denbora murriztea da aukerarik hoberena.

- Aginteen arazoa: Zure lagunak zure etxera gonbidatzen badituzu, txandaka egon behar zarete, aginte gutxi dituzulako. Nahiz eta, aginte gutxiekin egon, azkenean  dibertitzen eta ondo pasatzen duzue.

- Dependentzia: Menpekotasuna izan ahal duzu, egun osoa jolasean pasatzen baduzu. Hori ez gertatzeko, bideo-jokoak, modu egokian erabili behar dituzu.

- Jolasean kirola ez egitea: Jolas gehienetan geldi egoten zara, hatzamarrak baino ez dituzu mugitzen. Dena dela, jolas batzuetan kirola eta gorputza mugitzen duzu, adibidez: Dance Jance 2014, Zumba Fittnes, Wii Party...

Espero dut nire argudioak ondo ulertzea eta kontuan hartzea eta bideo- jokoetan egun osoa ez pasatzea.





     EGILEA: 
    ZURIÑE ROSCALES 











2013/12/02

BIZIKLETAZ IBILTZEAN HARTU BEHARREKO SEGURTASUN- NEURRIAK (ZURIÑE)

Egun on, ongietorria eman nahi dizuet, ikaslei, zuzendariari, irakasleei eta etorri zareten guztie. Hitzaldi honen bidez, "bizikletaz ibiltzean hartu beharreko segurtasun- neurriei" buruz hitz egingo dizuet.

Bizikleta, alde batetik bestera joateko erabiltzen dugu gehienak, abantail onak dituelako: ez du kutsatzen, kirola egiteko balio du, osasuntsu egoteko erabiltzen da...
Alde onak baditu ere: ez dela ibilgailu egonkorregia, bebes gutxi duela, kotxeek zirikatzen dituztela, istripuetan zauritzeko arrisku handia du jaustean, lurrarekin talka jasatzen duena da bere gorputza...


Bere segurtasun- neurriak, bizikleta hartzerakoan, kaskoa eta gorputza babesteko zenbait gauza jartzea komeni da. Bizikleta baten gainean bazoaz, ez ahaztu edozein segurtasun- neurri baino garrantsitzuena dena, kontu handiz ibiltzea. 


Bizikleta baten gainean bazoaz, ur botila bat eramatea gomendatzen dizuet, refreskatzeko.


Niri ez zait gustatzen bizikletaz ibiltzea, baina gustatzen zaionari errespetatzen du, bere gustua delako.

Eskerrik asko entzuteagaitik eta bizikleta baten gainean hartu beharreko segurtasun- neurriak ulertzea, espero dut.



                                                                             Zuriñe Roscales Montilla







2013/11/20

ATLETISMOKO SARIA ESKERTZEA (ZURIÑE)

Kaixo, ni Zuriñe deitzen naiz eta bideo honen bidez, nire atletismoko saria eskertzen dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea.




2013/10/08

ETXEKO LANETAN LAGUNTZEA

Etxeko lanetan laguntzea asko gustatzen zait, garbitzen primeran pasatzen dudalako. Baina, alde batetik, alde onak eta bestetik alde txarrak baditu.

Dudarik gabe, laguntzea alde onak ditu; gurasoei laguntzea, lanetik kantsatuta badatoz deskantsatu ahal dute, aspertzen zarenean gauza dibertigarria da, ikasi ahal duzulako, gurasoek zutaz gehiago konfiatzen dutelako eta sariak ematen dizkizutelako.

Dena dela alde txarrak ere baditu; nekatzen zarela, zure gauzak egiteko denbora gutxiago duzula, zerbait apurtu ahal duzula eta zauritu ahal zarelako.

Nire iritziz, etxean laguntzea gustatzen zait, baina ez edozein momentutan, nik nahi dudanean baizik. Jende gehienari ez zaio gustatzen etxean laguntzea, baina niri asko gustatzen zait.





          EGILEA:
              Zuriñe 
      Roscales Montilla

2013/05/02

Indioilar palomitak

Hauxe behar da:

· Indioilarra                         · Ardoa
· Mikroondas bat                  · Palomitak 
· Tutu bat                            · Gatza
· Musika klasikoa

Honela egiten da:

· Lehendabizi, musika klasikoa jarri kasetan, eta bitartean indioilarrari tutua jarri.

·Ondoren, indioilarrari ardoa eman eta dantzatzen hasiko da.

·Gero, indioilarra mikroondasean sartu, palomitekin.

·Azkenik, ordu erdi utzi eztanda egin arte, plater batean mahaira atera eta gatz apur bat jarri.

                                                       ON EGIN!!











2013/03/08

EGUN BAT SUPERMERKATUAN

Nik bi lagun gonbidatu nahi ditut etxera jatera. Eta bazkari berezia prestatu nahi diet. Baina 10 euro baino ez  ditut produktuak erosteko.

                                                          Menua



·Tallarin karbonara
·Oilazko izter gutizia
·Gasik gabeko freskagarria (fanta)
·Natillak
·Magdalenak



PRODUKTUA
BANAKAKO
PREZIOA
KANTITATEA
KOSTEA    €tan
Tallarinak karbonara

         1’79
Eskaintza: 0’54

            2

           2’33
Oilasko izterra

      3’50

       1

          3’50
Fanta, freskagarria

        1

       1

       1

Natillak
      
             1’79

       1

      1’79

Magdalenak

            1’20

       1

      1’20







                                                                                              GUZTIRA: 9’82€









                                  Egileak: Zuriñe, Haizea, Ainhoa, Amaia eta Anne B.


2013/02/26

NIRE PAISAIAREN DESKRIPZIOA

Guardo pasatu ondoren, Camporredondo herria aurkitzen da, urtegi urdin-urdin baten ondoan.

Aurrekaldean, harri gogor ugari daude eta, batzuetan, urtegian ur saltarinak daude eta beste batzuetan, urtegi ixila. Arainak oso pozik daude igeri egiten, baina, korrentea dagoenean triste daude, urak eramaten dituztelako.

Lurra, batzuetan ikusten da, baina ez bada ikusten, korrentea igo delako da eta zuhaitzaren egurreko kolorea du.

Urtegiaren ondoan errepide bat aurkitzen da, landarez inguratua, eta errepidea jarraitzean, Camporredondora ailegatzen zara.

Camporredondon, etxe zahar batzuk daude, eleiz polit batekin eta herriaren atzekaldean, mendi altuak daude, esmeralda kolorekoak.

Zeru urdina da, zafiro kolorekoa, eta eguzkia bezain disdiratsu dago. Hor hostoen zalaparta somatzen da.

Horra joaten bazara lasaitasuna eta poztasuna sentituko duzu.


2012/12/03

Nire ahizpa


Nire ahizpak Nekane du izena eta 16 urte ditu, Gorosibaien bizi da. Nekane batxirlergo 1. mailan dago eta futbolean jolasten du, Galdakaon dagoen talde batean.


Nekanek oso altuera handia du eta sendoa ere bada. Nire ahizpa beltzarana, ile luzea eta hori kolorekoa du. Begi berdeak ditu, esmeralda kolorekoak, eta disdiratsuak ere baditu. Bere ahoa ertaina da, bere oinak, berriz, azkarrak eta bere zapaten neurria 40 da.


Oso atsegina, jatorra eta esku-zabala da. Nahi duenean oso azkarra da eta oso trebea ere. Barregarria eta umoretsua ere bada. Ez da beldurtia, baina odol asko dagoenean, nazka ematen dio, ausarta  izan arren.

Askotan borrokatzen gara, baina nik pila bat maite dut.

2012/10/16

BALEA

                                                                     

                               ( Eubalena glaciales)


 Balea amaren sabelatik jaiotzen den itsasoko animalia da.    
                                                                                                                                                         Baleak 1 eta 260 arteko hortz izan dezake. Bizitzeko oxigenoa arnastu behar du, horregaitik pulmoi batzuk ditu. Munduko animalirik handienetarikoa da, 30 m-ko luzera du eta 120 tona pisatzera heldu daiteke. 40-50 km/h abiadura iritsi daiteke.

Ozeano guztietan bizi da, Artikoan izan ere.

Baleak ume bakarra izaten du, bi urtero.

Animalia ugaztun hauek planktonaz eta krillaz elikatzen dira. Ahoa poliki poliki mugituz elikatzen dira.

Baleak normalean binaka edo talde txikietan bizi dira.

Urtero ehunka balea hil egiten dira kolore desberdinen  arponekin. Herrialde batzutan oraindik baleak ehizatu egiten dituzte, hori pena da balea desagertuko direlako.

2012/10/10

Nire Aurkezpena

                                                  

Nik Zuriñe dut izena, eta 10 ditut. Gustoko dut Sevillara joatea,eta ez dut gustoko Usansoloko nire aititeren gauzak txarrak esatea, nire aitite hilda dagoelako.
Trebea naiz abesten eta ez naiz trebea futbolean.
Nire lagunik onena Haizea da.
Lan egiteko orduan Mirari aukeratzen dut.
Talde txikian egingo nuke lana.