AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
Mostrando entradas con la etiqueta Naroa eta Hodei. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Naroa eta Hodei. Mostrar todas las entradas

2014/01/16

SALMONELOSIS


Salmonelosia Salmonella bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da. Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da (oilaskoa, arrautza eta esnekiak izanik janaririk arriskutsuenak). Euskal Herrian Salmonella bakterioa, Campylobacter-ekin batera, da enteritis bakterianoaren eragile nagusia.
Bi salmonelosi mota daude: salmonelosi tifikoak (sukar tifoidea eta paratifoidea) eta salmonelosi gastroenteritikoak. Lehenak patologia larriak dira, bigarrenak ez hainbeste.
Salmonelosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa. Salmonella sentikorra da urdailaren azidotasunarekiko, eta kopuru hori asko jaisten da urdaileko pHaren ondorioz.
Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da. Bakterioak bere zelula horman duen endotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu, sabeleko mina eta beherakoak eraginez.
Salmonelosi gastroenteritikoak zoonosiak dira. Horrek esan nahi du animalien seroaldaerek, janari intoxikazioekin lotuak, direla gaitzaren iturburua. Sukar tifoideak, berriz, giza seroaldaerek eragiten dute, eta kutsapena pertsonen artean transmititzen da, beti ere kutsatutako janarien bitartez.















Egileak:Naroa eta Hodei

2014/01/14

MALARIA


Malaria edo paludismoa plasmodium generoko parasitoek eragindako gaixotasun infekziosoa da. Malaria terminoak erdiaroko italieran du jatorria, "mala aria" (aire txarra esan nahi du). Bere eraginez, 350–500 milioi pertsona kutsatzen eta 1.3–3 miloi inguru hiltzen dira munduan zehar urtero. Heriotza gehienak Sahara-azpiko Afrikan gertatzen dira, bereziki 5 urtetik beherako umeengan. Malaria txirotasunarekin erlazionatu ohi da eta garapen ekonomikoarentzat oztopo garrantzitsua da hirugarren munduko herrialdeetan.

Malaria prebenitu eta sendatu ahal da.Dena dala medikuen atensinoa edo difikultade ekonomikoen gaitik, mortala izan ahal den emfermedade bat da.


Gaixotasunaren sintomak oso aldakorrak izan daitezke, sukarrazefalea, giharreko mina, beherakoa, makalaldia eta eztula besteak beste. Malaria endemikoa den zonaldeetan, infektatutako pertsonek "hartutako immunitatea" garatzen dute sarritan. Honek esan nahi du, parasitoaren eramaileak direla baina ez dutela gaixotasunaren sintomarik.


Plasmodium izeneko protozooak eragiten du gaixotasuna, Anopheles eltxoaren bidez. Eltxoaren emeak bakarrik elikatzen dira odolarekin arrautzak heltzeko helburuarekin, eta beraz, arrek ez dute ziztatu eta gaixotasuna transmitituko.
Plasmodium-en bost espezie dira gizakia infektatzeko gai, eta horien arabera sortzen dira larritasun desberdineko gaixotasun agerpenak:


        EGILEAK: NAROA ETA HODEI


2014/01/10

DROGAK



Droga esanahi zabalenean hartuta gaixotaxun batzuen diagnosia egiteko, sendatzeko, edo gaitzari aurrea hartzeko, medikuntan erabiltzen den gai kimikoa da, sendagarri ere deitua. Elikagai batzuek dituzten droga sendagarrien lehenengo aipamenak gizadien historia bezain aspaldikoak dira.

Drogak kaltegarriak izan al dira, garunaren funtzionamendua nahasten dute, eta hori dela eta, erabat aldatzen dituzte pertzonen sentsazioak, gogo-aldartea eta portaerak.  

Drogen aurkikuntzaren bidez hainbat txerto eta sendagarri sortu baziren ere, XX. mendean eritasun asko sendatzeko eta gaitzei aurrea hartzeko bidea zabaldu zuen metodo berri bat jarri zen indarrean: drogak asmatzea. Droga baliagarriak asmatzeko, baina, hobeto eta sakonago ezagutu behar zen gorputzak nola funtzionatzen zuen, gaitzak zergatik gertatzen ziren, eta gai jakin batzuek zergatik eta nola eragiten zuten. Hori da, hain zuzen, farmakologia aztertzen duen medikuntzaren alora.




Honako faktore hauek baldintzatzen dute droga baten eragina:
  • Dosifikazioa.
  • Beste drogekin edo janariarekin nola nahasita datorren.
  • Sarbidea (irensketa, arnasketa, ziztada edo xiringada, irenste).
  • Subjektuaren egoera pertsonala edota inguruabarrak.
  • Droga bati buruz hartzaileak izan ditzakeen usteak (plazebo eragina)                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               Egileak:Naroa eta Hodei                                                                                                                          

2014/01/09

PARKINSONEN GAIXOTASUNA



Parkinson gaixotasuna nerbio-sistemazentralaren gaixotasuna da. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke farmakoak edo neurokirurgia erabiliz. Ezin da prebenitu eta denborarekin progresiboa da. Dopamina jariatzen duten neuronen endekapena gertatzen da, mesentzefaloaren oinaldeko gongoiletan, hain zuzen ere, neurona dopaminergikoen %70 "sustancia nigra" eta nukleo estriatuan daude. Dopamina garrantzitsua den neurotransmisorea da mugimendua, ibiltzea eta oreka kontrolatzen dituelako.Gaixotasun neuronala denez, ez du sendabide sinplerik, baina ebakuntza-gelan tratatzeko aukera dago. Adibidez:
Kirujia, medikapentuak...


Parkinsonaren etiologia ez da ezaguna: genetika, metabolismoa, opoptosia, zelulen oxidazioa, ingurugiroko toxikoak, aintzineko garuneko mikrotraumatismoak etab. parte hartzen dutela uste da. Honen diagnostikoa finkatzeko honako ezaugarriak izan behar ditu:

·                    Dardarak atsedenean
·                    Zurruntasun muskularra
·                    Nahitako mugimenduen gutxipena (hipokinesia)
·                    Aurpegi espresioaren eza
·                    Hiperaktibitate kolinergikoa (sialorrea)
·                    Asaldura kognitiboak



    
                                                                                                                                                                                           









     
           EGILEAK: NAROA ETA HODEI