Irailaren 7a, goizeko 9:30ak, eskailerak gora eta... gela berria! Gela eta irakaslea!
Urduritasuna, poztasuna.. . Biek, bat egiten dute atetik sartzean. Gainetik eginiko begirada bat eta, beti bezala, mahaiak, aulkiak, apalategiak, arbela digitala eta...armairu ezezagun bat... urdina...ESKOLA 2.0 armairua! Zenbat ikasiko dugun barruan dituen ordenadore txikiekin! Hori da behintzat gure erronka berria eta itxaropena.