AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
Mostrando entradas con la etiqueta Alain. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alain. Mostrar todas las entradas

2014/06/01

Errepideak

Antzinean, errepideak ezohizkoak izaten ziren, gaur egun berriz, errepide ugari aurkitzen dira.

Nik beti pentsatu dut errepideak beharrezkoak direla gauza ugari egiteko, baina kutsadura handia sortzen dutenez nire iritzia guztiz aldatzen du.

Errepideak hainbat aldeko adibide dituzte:

Alde batetik, bidai luzeak egiteko arinago joaten zara, autoen gurpilek errepidean ondo moldatzen direlako. Honekin batera, errepideak autoek nondik joan adierazi egiten dute, bestela galduta egongo zinateke. Era berean, autoek ez dituzte istripu asko eukiten, errepideak zure elmugara eltzen laguntzen dizulako.

Beste aldetik ere, hainbat kontrako adibide daude:

Alde batetik ingurumenari kalte egiten diote, auto gehiegi pasatzen dira eta autoen erregaiak asko kutsatzen dute. Hala ere, animali asko hiltzen dira, autoek errepidetik pasatzean animali asko harrapatzen dituztelako. Dena dela, paisaiari aldaketa itzela eragiten dio, autoen kea gure planetari kalte egiten diolako.

Laburbilduz errepideak beharrezkoak dira pertsona batzuen iritziz. Baina beste pertsona batzuk ez dute iritzi hori konpartitzen beraiek gorroto dituztelako.


2014/04/24

EURI AZIDOA


Euri azidoa ohikoa baino askos azidoagoa den euria da.

Zergaitik gertatzen da:

Euri azidoa, gizakiaren eraginez gertatzen da gehiengotan, honek eginiko sufre eta nitrogeno isuriengaitik, eguratsean nahasten azido sortzen baitda.

Non eta nola gertatzen dira:

Euri azidoa, zentral termikoetan eta ibilgailuak sortutakoa da. Erregai fosilak erretzean, ihesbideetatik batez ere sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte. Pluitzaile hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia berriz aireak eramaten du, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz.

Ondorioak:

Euri azidoa sortzen duen kutsadura iturria ez da kaltetzen dituen bertan egoten beti, gasak hara eta hona ibiltzen direlako meteoroligiko egokiak dauden edozein lekutan ezartzen direlako.

Konponbidea:

Industria zenbait teknika gartatu ditu ingurumenaren babeserako eta era berean zenbait disposizio legal eta nazioarteko hitzarmen sortu dira produktu arriskutsu eta erasokorren kontzentrazioak kontrolatzeko.



2014/03/04

Liburuaren aurkezpena(Alain)

                  VENEZIAKO MISTERIOA

SARRERA:

 
Egunon, nik Alain dut izena eta gaur nik irakurritako liburu baten aurkezpena eskeiniko dizuet. Espero dut gustokoa izatea.

 IDAZLEA:

Liburu hau Bjorn Sortland izeneko idazle batek idatzi du. Idazle hou Noruegan jaio zen, 1969garren urtean. 

SINOPSIA:

 David eta haren familia Veneziara joan dira inauterietan. Haien hotelean adineko bikote berezi batek ere gela hartu du. David eta haren arreba Siselek Picassorenkoadro baten erosketari buruzko elkarrizketa bat entzungo dute eta, horrela, zerbait arraroa gertatzen ari dela jakingo dute.

LABURPENA:

David mutiko alai bat da, lagun ona eta oso detektibe ona.

Oporrak ailegatu zirenean Daviden familia bidai bat egitea antolatu zuten eta urte hartan Davideri tokatzen zitzaion nora joan aukeratzea. Davidek Veneziara joan nahi zuela esan zuen, eta familia bidairako maletak egin, eta martxan jarri zen. Ailegatu zirenean hotel bat hartu zuten eta gaua zenez ohera joan ziren. Gau hartan Davidek amets zahar bat eukin zuen eta gizon batzuk beren atzetik joaten ari zirela zen. Esnatu zenean bere ohea bustita zegoen eta bera ez zekien zergaitik, bere arreba Sisel zuen izena eta ohearen aurrean zegoen bere anaiarekin, Thor izenekoa. Sisel Davideri esnatsea eskatu zion eta David altzatu zen. Daviden gurasoak Veneziatik paseo bat ematea proposatu zuten eta Davidek baietz esan zion. Goiz hartan inauteriak ziren eta familia osoa mozorrotuta zegoen, hoteletik atera bezain laster Davidek bi gizon  ikusi zituen eta biek beraren mozorro berbera zuten. Gurasoak beraiekin hitzegiten ari ziren bitartean, Daviden anaia bi pertsonei argazki bat atera zion. Eta Davidek bi pertson horiek arraroak zirela pentsatu zuen, gero taberna batera joan ziren eta Davidek gizon batek pozzi izena ezan zuela konturatu zen. Paseoa eman eta gero hotelera bueltatu ziren eta Davidek bi pertson horietaz gogoratu zen, Davidek Siseleri, arraroak zirela esan zion eta gainera bere hotelean zeuden .

Gau hartan Davidek, Siseleri pertsonen etxera joango zela esan zion eta Sisel berarekin joango zela esan zuen. Pertsonen etxera sartu zirenean biak lo egiten zeuden eta ez zuten ezer aurkitu. Etxera bueltatu eta David telefonoa hartu eta bere osaba Wilyameri deitu zion bera polizia zelako. Wyliameri guztia kontatu zion eta bi pertsonak nolakoak ziren ere kontatu zion, osaba Wyliam ez zuen ezer aurkitu. Davidek oheratu zen eta  hurrengo goizean amak museora joatea proposatu zuen. Ailegatu zirenean sartu egin ziren eta David eta Sisel Picassoren koadro bat ikusten ari zen eta bapatean norbaitek gas bat bota zuen eta ez zen ezer ikusten Sisel museoaren lehioa zabaldu eta gasa desagertu zen Davidek koadroari begiratu zuenean ez zegoen eta arritu egin zen. Gero buelta eman zuen eta museoaren sarreran bi gizonei ikusi zion eta oso arraroa zen. Gaua heldu zenean David hotelera bueltatu zen eta ondoren telefonoa jotzen ari zela konturatu zen, telefonoa hartu eta Wyliam zen. Osaba Wyliam bi pertsonen informazioa topatu zuen eta lapurrak ziren. Goizean familia osoa parke batera joan zen eta bapatean bi gizonek Thor hartu eta eraman zuten. Gurasoak zur eta lur geratu ziren eta Davidek guztia azaldu zuen. Familia bi gizonen atzetik joan zen  eta bapatean gizonak pistola atera zuten eta ez mugitzea eskatu zuten. Gero Osaba Wyliam eta bere lantegiko lagunak atera ziren eta pistolak etera zuten. Momentu berean lapurrek eskapatu ziren, Thorrekin batera. Davideri ideia bat bururatu zitzaion, bere motxila zabaldu eta hiztegia atera zuen, berehala pozzi hitza aurkitzeari ekin zion. Aurkitu zuenean jauregi hitza esan nahi zuen eta Davidek Veneziako jauregirantz abiatu zen. Ailegatu zirenean hor zeuden bi gizonak. Thor arrapatuta zegoen baina bat batean Thor buelta bat eta salto egin zuen eta eskapatzea lortu zuen. Baina Thor eskapatu bezain laster bi gizonak desagertu ziren eta poliziak bilatzen ari zen baina Daviden famila pozik eta irribarretsu jarraitzen zuen.

IRITZIA:

Liburu hau izugarri gustatu zait, misteriozko liburuak interesgarriak iruditzen zaizkidalako.

AGURRA: 

Espero dut liburu hau irakurtzea eta nire hitzaldia gogokoa izatea, agur bero bat.

 

2014/01/28

Ikasleen oporren iraupena





Nire ustez, eskolako neska-mutilek opor gehiago eduki behar dute, noizbehinka deskansatu egin behar dutelako. Hona hemen zenbait arrazoi:

 Dibertitzen zara: lagunekin jolasten duzu eta denbora gehiago daukazu, kalera joateko.

Beranduago oheratu ahal zara: hurrengo egunean ez duzu klasera joan behar eta ohean denbora gehiago eman dezakezu.

Gehiago deskansatu ahal duzu: lanik ez duzu eta ohean egon ahal zara.

Aukera gehiago duzu gauzak egiteko: oporrak dira eta hainbat gauza egin ahal duzu; jolastu, igeri egiten ibili, futbolera jolastu...

Estresa sahies dezakezu: azterketak ez dituzu eta ez zara urduritu egin behar; gainera ez zara ikasketetan aritu behar.

Espero dut oporretan ondo pasatzea eta irakasleek gauza hauek kontuan izatea.