Pasa den ostegunean, ekainak 5, Galdakaoko Torrezabal Kultur- etxean elkartu ginen herriko eskola guztietako 6. mailako ikasleak. Josurekin eginiko bertsoak aurkeztu genituen han eta oso ondo pasatu genuen.
Entzun nahi gaituzue?
AGURRA!
Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
Mostrando entradas con la etiqueta Torrezabal. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Torrezabal. Mostrar todas las entradas
2014/06/09
2013/12/10
ZINEMA EUSKERAZ GALDAKON
Datorren astean, abenduak 16, Torrezabal kultur etxera hurbilduko gara pelikula bat ikustera.
Hona hemen datu interesgarri batzuk:
Hona hemen datu interesgarri batzuk:
Fitxa teknikoa
- IZENBURUA:
Maitagarri Amandrea
- Herrialdea: Estatu Batuak
- Zuzendaria: Michael Ritchie
- Aktoreak: Martin Short, Mara Wilson, Teri Garr, Robert Pastorelli, Kathleen Turner, Ruby Dee, Francis Capra, Amanda Plummer
- Gidoia: Jeff Rothberg
- Argazki zuzendaria: Ralf D. Bode
- Musika: Bruce Broughton
- Iraupena: 85 minutu
- Urtea: 1997
Sinopsia
Anabelek (Mara
Wilson) maitagarri amandre bat eduki nahi zuen, baina nekez pentsatuko zuen
bere guraria bete eta amandre hark (Martin Short) Murray izango zuela izena!
Anabelek "artxila-murtxila" esateko denbora ere ez du behar izan
Murrayk esperientziarik eta zuztarrik ez duela konturatzeko, baina halabeharrez
abentura zoro eta barregarri batean elkartu dira biak. Gauerdia baino lehen,
Anabelen aita erreskatatu, sorgin gaizto bat (Kathleen Turner) menperatu, eta
makila magiko galduak aurkitu behar dituzte. Lortzen badute,
gurariak eta ametsak berriro ere egia bihurtuko dira mundu honetan.
Pelikula honen bidez ondorengo gaiak landuko ditugu:
NEBA-ARREBA ARTEKO HARREMANAK
DESIOAK LORTZEA
LANBIDE DESBERDINAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)