Euri azidoa, zentral termikoek eta ibilgailuek sortutakoa da batez ere. Hauek erregai fosilak erretzean, tximinietatik edo ihesbideetatik, batez ere sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte.Poluitzaile hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia aireak eramaten ditu, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz.
Bi mekanismo daude SO2 atmosferan
SO3ra oxidatzeko:
·
Heterogeneoa: hautsa eta hezetasun handia dagoenean ematen da.
·
Homogeneoa: hezetasunik ez dagoenean ematen da.
Mekanismo biak atmosferako kutsatzaileen
bidez katalizatuta daude.
Atmosferako ur lurrunekin erreakzioa
egiten dutenean, SO2 eta NO emisioek H2SO3 eta
HNO3 sortzen dute, hurrenez hurren, eta lurrera eta izaki
bizidunen gainera erortzen dira. Konposatu horiek atmosferan higitzen dira aerosol moduan,
eta gas forman lurrean edo uretan ezartzen direnean (ezarpen lehorra), ekosistemak azidotzen
dituzte.
Euri azidoak hainbat ondorio
izaten ditu eta garrantzitsua da hauen artean ezberdintzea:
- UR EKOSISTEMAK: Ur ingurunetan lakuak dira ondorio larrienak jasaten dituztenak.
- LUR EKOSISTEMAK: Lehorrean, basoak dira kalteturik handienak.
- ERAIKUNTZAK: Euri azidoa gizakien etxebizitzei ere kalte eragiten die, margoetako eta eraikuntzetako materialak ukituz, ondorioz kaltetu ez ezik apurtu ditzakeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.