AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
Mostrando entradas con la etiqueta ainhoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ainhoa. Mostrar todas las entradas

2014/05/29

SUPERMERKATUA

Supermerkatuak elikagaiak (fruta, barazkiak, haragia, arraina, pasta, kontserbak…) eta eguneroko bizitzarako gauzak (higienerako gauzak, etxea garbitzeko produktuak, sartaginak…) erosteko eraikuntzak dira.
Leku hauetan, produktu ezberdinak daude, eta nola ez, produktu horien marka ezberdinak ere. Beraz, denetarik dago eta guretzako erosoagoa da ez garelako joan behar dendaz-denda bakoitzean gauza ezberdin bat erosiz. Supermerkatuek duten beste gauza on bat prezioak dira, normalean merkeagoak direlako produktuak denda txikietan baino.

Dena ez da ona, eraikuntza hauen inguruan. Supermerkatuak irekitzeagatik denda txiki askok itxi behar izaten dute. Produktuak merkeagoak izan arren kalitatea ez da berdina izaten eta gainera bertako langileek ematen diguten tratua ez da berdina. Denda txikietara bazoaz saltzaileei zerbait galdetzen badiezu elikagairen baten kalitatearen edo prestatzeko moduari buruz gomendatu egiten dizute, saltzen dituzten produktuak ezagutzen dituztelako eta supermerkatuetan ez.

Nire ustez, supermerkatuetan produktu ezberdin asko aurkitu daitezke errez, baina nik nahiago dut fruta, haragia eta arraina denda txikietan erostea kalitatea eta tratua hobea delako.


2014/04/16

EURI AZIDOA

EURI AZIDOA
-ZER DA?
Euri azidoa ohikoa baino azidoagoa den euria da.

-ZERGAITIK GERTATZEN DA?
Euri azidoa gizakien eraginez gertatzen da, zentral termikoek eta ibilgailuek sortutzen dute batez ere. Hauek erregai fosilak erretzean, tximinietatik sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte. Hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia aireak eramaten du, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz.


-ONDORIOAK
Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan.
http://www.comunicaciones.usm.cl/wp-content/uploads/quema-de-gases.jpg



2014/03/07

EDERRA EGIN DU LEOK

ueber patricia schroeder patricia schroeder wurde 1960 im weserland ...

Kaixo, Ainhoa naiz eta Ederra egin du Leok liburua aurkeztuko dizuet.


Liburu honen idazlea Patricia Schröder da. Patricia Schröder Alemanian 1960an jaio zen. Berak idatzi dituen liburu batzuk hauek dira: Maya eta amona Eli, Dottek nerbioak dantzan ditu eta Fannyren ikertzaile-agentzia. 


Leo da liburu honen pertsonai nagusia, eta berari gertatutako pasarte bat kontatzen digu: 


Ederra egin du Leok!Leo hamar urteko neska bat, etxez aldatu zen. Bizileku berriko eskolara joan zen lehen egunean, Dotte izeneko neska baten laguna egin zen. Fanny eta Maya Leoren klaseko neska batzuk, beti ari ziren Leo eta Dotte zirikatzen. Baina egun batzuk pasatu ostean, lagunak egin ziren laurak eta Erregaliz taldea osatu zuten. Taldekideak eskola eta gero gelditzen ziren antzerkiak, bideoak eta beste hainbat gauza egiteko. Lagunak zirela Dotte eta Leok mendekua egin zieten Maya eta Fannyri, eurek haiei egindakoa itzultzeko. Horren ondorioz, hauek Erregaliz taldetik joan ziren eta egun batean, Leo erreka ertzera bota eta ia ito egin zuten. Hain gaizki sentitu zen Leo, amari berriro bizilekuz aldatu nahi zuela esan ziola. Azkenean, beste etxe batera bizitzera joan zen bere familiarekin. 








2014/01/22

OPOR GEHIAGO NAHI DUGU!

Nire ustez, oporraldiak onak dira deskantzatzeko baina beste batzuentzat ez dira hain onak zeren ez duzu hainbeste ikasten.

Hona hemen hainbat arrazoi opor luzeagoak edukitzeko:

·       Lagunekin eta familiarekin egoteko denbora gehiago daukazu: eskolan zaudenean ez duzu denborarik lagunekin eta familiarekin disfrutatzeko etxerako lanak dituzulako.

·       Aukera gehiago duzu ekintzak egiteko: eskolan zaudenean arratsaldeetan etxerako lanak dituzu eta oporretan zaudenean egun guztia libre daukazu.

·       Gorputzak gehiago deskantzatzen du: eskolara zoazenean gorputza nekatzen delako eta oporretan zaudenean lan gutxiago egiten duzunez gorputza deskantzatuago egoten da.

·       Beranduago ohera joan ahal zara: eskola dagoenean ezin zara ohera berandu joan, hurrengo egunean goizez altzatu behar zarelako eta oporretan berriz hurrengo egunean eskola ez dagoenez berandu oheratu ahal zara.


 Ikusten duzuenez opor luzeagoak izateko hainbat arrazoi daude eta nire ustez irakasleek opor gehigo jarri beharko lukete umeak ondo pasatzeko.


  

2013/12/02

BIZIKLETAN IBILTZEKO ALDE ONAK ETA ALDE TXARRAK

Egun on, ongi etorria eman nahi dizuet 5. mailakoei.

Gaur bizikletari buruzko hitzalditxo bat eskeiniko dizuet. Hitzaldi honetan bizikletaz ibiltzeko alde onak eta alde txarrak azalduko dizkizuet.

Bizikletaz ibiltzeak alde onak eta txarrak ditu. Alde onen artean hauek daude: kirola egiten duzula, ez duela kutsadurarik jasotzen,  eta kilometro mordoa egin daitekeela.

Alde txarren artean hauek daude: ibilgailuak ez du babesik, jausten bazara zure gorputzak sasoi larrian dago…

Nik aholkatzen dizuet errepidean dauden segurtasun neurriei kasu egitea eta bizikleta hartzen duzunean kaskoa eta rodilerak jarri behar dira.

Nire ustez bizikletan ibiltzea oso ondo dago baina kontuz ibili behar da. Nik gomendatzen dizuet bizikletaz ibiltzea, oso osasuntsua delako.

Hau izan da dena, espero dut nik egindako hitzaldia zuei gustatzea.   

EGILEA: AINHOA



2013/11/09

Munduari itzulia 18 egunetan

Kaixo ,nik Ainhoak, Munduari itzulia 18 ipuinetan liburua aurkeztuko dizuet.

Liburu honen idazlea, Antton Irusta da eta marrazkilaria, Enrique Morente. Argitaletzea Elkar da eta hamar urtetik aurrerako umeei zuzendua dago.

Munduari itzulia 18 ipuinetan liburua, izenburuak dioen bezala, mundu osoko herrialde ezberdinetako umeek kontatutako 18 ipuin azaltzen dizkigu. Ume hauek, Mosku, Laponia, Akkra, Ogawa, Panai, Euskal Herria, Los Angeles, Salaunesi, Kairo, Nabas, Kankun, Bidyadanga, Delhi, Gomra, kreta, Pekin, Amazonia eta Prudhoe Baykoak dira. Baikoitzak nongoa den azaldu, bere bizilekua deskribatu eta ipuin bat kontatzen du. Asko direnez niri gehien gustatu zaidana kontatuko dizuet: Naakuk kontatzen diguna.

Naakuk, poza esan nahi du afrikarrez, Akkra hiriko zortzi urteko neska bat da. Akkra Ghana herrialdeko hiriburua da, leku handi eta zaratatsua. Kostaldean dago eta bertan beroa egiten du urte osoan.

Naaku, guraso eta amonarekin bizi da eta eskolara joatea asko gustatzen zaio oso ondo pasatzen duelako, han zientziak ikasten. Nagusitan sendagilea izatea gustatuko litzaioke Afrikako neskak eta mutilak laguntzeko.

Neskatila honek, amonak berari kontatutako kondaira azalduko digu: Kiboko hipopotamoa.

Duela urte asko, ohianeko jaunak animaliak sortu zituenean, bakoitza egokiena iruditzen zitzaion bizilekura bidali zuen, baina Kiboko hipopotamoarekin ez zuen asmatu eta sabanara bidali zuen. Kiboko animali gizenak, asko ibili behar zuen jateko, landareak bilatzeko eta eguzkiarekin erre egiten zen bidean. Orduan, ohianeko jaunari eskatu zion uretako animali egitea eta ibaietara bizitzera bidaltzea. Horrela, ez zen bere azala erreko eta uretan gutxiago pisatuko zuen, Azkenean, tratu bat egin zuten, Tratua zen, hipopotamoa belarrez elikatuko zela eta ez zuela arrainik jango ibaietako animaliekin ez bukatzeko. Eta horrela gertatu zen, hipopotamoak ibaietan eta lakuetan bizi dira Afrikan eta ez dira arrainez elikatzen, ibai inguruetako belarrez jaten dituzte bakarrik.


 

 


2013/10/07

Natura erdian bizitzea

Nire ustez, natura erdian bizitzea ez da oso atsegina

Bere alde onak ditu, paisaia ikusten duzula animalia asko daudela eta haien zaratak atseginak direla eta lasai- lasai egoten zarela.

Naturaren erdian bizitzeak ere alde txarrak ditu, adibidez zerbait gertatzen bazaizu ez duzu inor babesteko, zerbait behar baduzu herrira joan behar zarela eta lagunekin gutxiago egoten zarela.

Nik ez nizueke naturaren erdian bizitzea gomendatuko, niri ez zaidalako gustatzen.


Egilea: AINHOA GOTI.















2013/06/20

Kurtsoaren amaiera

Kurtso hau oso dibertigarria eta oso polita izan da, batez ere asko ikasi dudalako. Aurten ikasle berri bat etorri da gure eskolara eta gure klasean egon da, bera oso jatorra izan da urte osoan zehar. Irteeratan oso ondo pasatu dut tirolinan leku batetik bestera joaten.



                                                                                                                                    Ainhoa

2013/06/11

HARRIAK ETA MINERALAK (AINHOA)

Kaixo, nik Ainhoa dut izena eta "Harrien eta Mineralen" gaia aurkeztu dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!!!          



                                                    Hitzaldia      

                                              DIAPOSITIBA

2013/03/08

EGUN BAT SUPERMERKATUAN

Nik bi lagun gonbidatu nahi ditut etxera jatera. Eta bazkari berezia prestatu nahi diet. Baina 10 euro baino ez  ditut produktuak erosteko.

                                                          Menua



·Tallarin karbonara
·Oilazko izter gutizia
·Gasik gabeko freskagarria (fanta)
·Natillak
·Magdalenak



PRODUKTUA
BANAKAKO
PREZIOA
KANTITATEA
KOSTEA    €tan
Tallarinak karbonara

         1’79
Eskaintza: 0’54

            2

           2’33
Oilasko izterra

      3’50

       1

          3’50
Fanta, freskagarria

        1

       1

       1

Natillak
      
             1’79

       1

      1’79

Magdalenak

            1’20

       1

      1’20







                                                                                              GUZTIRA: 9’82€









                                  Egileak: Zuriñe, Haizea, Ainhoa, Amaia eta Anne B.