AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
Mostrando entradas con la etiqueta iritzi gutuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta iritzi gutuna. Mostrar todas las entradas

2013/01/21

IRITZI GUTUNA

                                                                               Usansolon,2013ko urtarrilaren  21ean    

Polikiroldegi zuzendari jaun / andrea :

Aipatu nahi dudan gaia da, herriko kiroltegiko konponketak daudela eta ezin dugu  kirolak egin urte osoan.

Nire iritziz herriko kirolak egiteko konponketak azkarragoak izan behar direla .

Hasteko , gure  herrian ezin ditugu kirolak egin.

Baita ere, kirolak egiteko beste herri batera joan behar gara.

Nire proposamena da, konponketak azkarragoak izatea.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz.
                                                                                           Saioa Lopez



2013/01/16

IRITZI GUTUNA

                                                                Usansolon, 2013ko urtarrilaren 14an  

  

Umore ona futbol taldeko presidentea:

Aipatu nahi dugun gaia Umore taldeko ekipajea ez  dagoelako eta partidoak jolasteko behar dugulako da.

Gure ustez partidoa petoarekin jolastea txarto dago.

Hasteko, gure liga ezin da petoarekin jolastu.Horrez gain ezin dugu kopa jolastu.

Baita ere petoa ez da ondo bereizten.

Ez hori bakarrik,kirola egiteko erropa erosoa behar dugu eta petoak deserosoak izaten dira.

Laburtuz,kamiseta behar dugu futbolera jolasteko.

Adibidez,Galdakaoko udalari dirua eskatu edo  Athletic -en partiduetarako entradak saldu.

Espero dugu kasu egitea.


               Madalen eta Ugaitz

2013/01/14

Iritzi gutuna

                                              Usansolon,2013ko urtarrilaren 14ean    

Galdakoko alkate jauna:                                     

Zugana zuzentzeko arrazoia hau da , gure herriko antzokia itxita egongo da urte osoan eta horregaitik ez da inolako emanaldirik izango epe horretan.


Gure iritziz ez da normala antzokia urte osoan itxita egotea.

Hasteko gu antzerkigintza taldean gaude eta urtero antzerkiak antzokian egiten ditugu , baina urte honetan ezingo dugu egin agertokia itxita dagoelako .


Gainera eskolarekin antzokiko zinemara joaten gara filmak ikustera, urte honetan antzokia itxita dagoenez ezin gara joan.

Laburtuz, familiarekin ezin gara joan antzokira filmak ikustera eta hori ez da normala.

Gure uztez beste leku batean egin beharko litzateke emanaldiak eta filmak , adibidez: frontoian.



 Gure iritzia kontutan hartuko duzulakoan gaude.

Agur bero bat. 

ZURIÑE ETA MIRARI


  

IRITZI GUTUNA


                                                 Usansololon, 2013 ko urtarrilaren 14an

Galdakaoko Alkate jauna:

Oinarin dantza taldeko lokaletako obrei buruz hitz egin nahi dizugu.

Gure ustez ez dago ondo lokala obretan egotea.

Hasteko, lokala obretan dagoenez ezin dugu entsailatu gure emanaldietarako.

Gainera, ez badugu entsailatzen ezin ditugu emanaldiak egin.

Proposamen bat daukagu zuretzat, lokal bat alokatzea guretzat. Ekitaldi bat egin ahal dugu eta txartelak 5€gatik sal ditzakegu, horrela dirua lortuko genuke.

Aldez aurretik ,gure eskaera kontuan izango duzulakoan eta eskerrak emanez, besterik gabe agurtzen zaitugu.
                
                                                                          Oinarin Dantza taldea