AGURRA!
Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!
2013/03/03
Urtegi Misteriotsua
Egunon nik Saioa dut izena eta irakurri dudan liburu baten aurkezpena aurkeztuko dizuet ;espero dut gustatzea .
Nire liburuaren izenburua ( Urtegi Misteritsua) da eta Aitor Aranak idatzi du.
Iker ito zenetik gauza misteriotsuak hasi ziren gertatzen .Baina Mikeli , Ikerren anaia bizkiari, inork ez dio sinesten hildako bere anaiak hitz egiten dionik. Azkenean inori hitz ere ez egitea erabakitzen du mutikoak. Hala ere , Mikelek badaki urtegian giza itxurako bi izaki misteriotsu bizi direla. Mikelek berak ikusi zituen bi izaki harrigarri hauek Iker ito zenean. Baina inork ez dio sinesten. Zorionez,ordea, aurkituko du Mikelek guzti hau sinetsiko diona:aitona Paxkual. Eta sinetsi bakarrik ez...
Lehen mailako pertsonaiak eta bigarren mailako pertsonaiak aurkeztuko dizkizuet:
Mikel: oso abenturazalea da eta trebea.
Aitona: oso kuskuseroa da.
Bigarren mailako pertsonaiak hiru dira:
Ama: emakume gaztea , garaia eta ilegorria
Aita : oso agintaria da.
Nire iritziz irakurri dudan liburua apurtxu bat aspergarria izan da ez dut gomendatzen.
Agur eta eskerrik asko etortzeagatik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.