AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2013/06/05

            Eguzki sistema   
                                                                          


Kaixo, Nik Naia dut izena eta egingo dut hitzaldia. Espero dut gustatzea.
Gauez zerua begiratzen dugunean, milaka astro ikusten ditugu. Gehienak izarrak dira, baina Lurrarekin batera Eguzki sistema osatzen duten beste astro batzuk ere ikus ditzakegu.


Dakizuenez, Eguzki sistema, eguzkiak eta haren inguruan ari diren astroek osatzen dute: planetak, planeta nanoak, sateliteak, gorputz txikiak, eguzkia eta izarrak.


Eguzkia eguzki-sistemaren erdian dagoen izarra da, guregandik hurbilen dagoen izarra da.


Jakingo duzuenez, planeta esfera formako astro handiak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Planetak bi taldetan banatzen dira: barneko
planetak eta kanpoko planetak. barneko planetak hauek dira: Merkurio,Urano, Lurra eta Marte dira. Kanpoko planetak hauek dira: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira.


Planeta batzuk satelite izeneko astro txikiagoak dituzte inguruan biraka.  Lurrak satelite bakarra du: Ilargia.


Gorputz txikiak bi taldetan banatzen dira: Asteroideak eta Kometak. Asteroideak eguzkiaren inguruan ari diren forma irregularreko gorputz txikiak dira.


Kometak eguzkiaren inguruan biraka ari diren astro izoztuak dira, oso orbita eliptikoa dute.


Planeta nanoak ere eguzkiaren inguruan biraka ari diren esfera formako gorputzak dira, baina planetak baino txikiagoak, adibidez ,Pluton


Hau izan da dena; espero dut interesgarria iruditzea. Galderarik ?







EGILEA NAIA ETXEBARRIA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.