Salmonelosia Salmonella bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da. Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da (oilaskoa, arrautza eta esnekiak izanik janaririk arriskutsuenak). Euskal Herrian Salmonella bakterioa, Campylobacter-ekin batera, da enteritis bakterianoaren eragile nagusia.
Bi salmonelosi mota daude: salmonelosi tifikoak (sukar tifoidea eta paratifoidea) eta salmonelosi gastroenteritikoak. Lehenak patologia larriak dira, bigarrenak ez hainbeste.
Salmonelosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa. Salmonella sentikorra da urdailaren azidotasunarekiko, eta kopuru hori asko jaisten da urdaileko pHaren ondorioz.
Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da. Bakterioak bere zelula horman duen endotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu, sabeleko mina eta beherakoak eraginez.
Salmonelosi gastroenteritikoak zoonosiak dira. Horrek esan nahi du animalien seroaldaerek, janari intoxikazioekin lotuak, direla gaitzaren iturburua. Sukar tifoideak, berriz, giza seroaldaerek eragiten dute, eta kutsapena pertsonen artean transmititzen da, beti ere kutsatutako janarien bitartez.
Egileak?
ResponderEliminarGai zarete zuen hitzekin "garratzitsuena" azaltzeko? Saitu.
Bai, egileak orain jarri ditugu eta garrantzitsuenarena idaztea oraintze bertan egingo dugu.
ResponderEliminar