AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/03/07

IRALASLE-GELAKO OIHUAREN KASUA



SARRERA: Kaixo nik Maider dut izena eta irakurri dudan liburuaren aurkezpena eskainiko dizuet.

IDAZLEA: Idazlea Joachim Friedrich da eta ilustratzailea Mikel Valverde.

SIPNOSIA: Ikastetxera atezain berri bat iritsi eta berehala, Txarli & Company detektibe taldeak beste misterio-kasu bati ekin behar izan dio. Txarliren ustez, behintzat, bi gertaerak lotuta daude. Izan ere, harrezkero, ikastetxean gauza bitxiak gertatu dira, beti atezaina tartean dagoela. Gainera, etxean garrasi izugarriak entzuten dira...

LABURPENA: Gelara inspektore bat etorri da esatera guztira 300 euroko balioa zuten gauzak lapurtu dituztela. Patioan Nicolet Txarliren arrebak, esan zion ,Sulte-Stratmann andreak bere hauts kutxatila bilatzea agindu ziotela galdu egin zelako. Orduan taldea bilatzen hasten da hauts kutzatila baina ez dute aurkitzen orduan inspektorearen bulegora joaten dira. Han galdetzen dute ia kexka bat egon den hauts kutzatilagaitik
baina esaten die ezetz. 

Hurrengo egunean Matematikako irakasleak esaten die joateko irakasle-gelara eta han Sulte-Stratmann andreak eta inspektoreak itxaroten zeuden. Biologiako irakasleak bere arazoetan muturra ez sartzea esaten die baina inguruan ikasle batzuk daude begiratzen zer dauden egiten. Bat-batean atezain berria etortzen da eta galdetzen du zer gertatzen den eta esaten du berak duela hauts kutxatila. Txarlik galdetzen dio zergaitik ez zuen esan lehenago eta pentsatzan du bera zela lapur bat  eta akusatzen dio. Fede etxera joaten da eta amari kontatzen dio eta amak esaten du barkamena eskatu behar diotela. Orduan Xarmanten bila joaten da eta atezainaren etxean jotzen du atezainak zabaldu egiten du eta Fede zerbait ikusten du atzetik pasatzen gero barkamena eskatu eta etxera joaten da. 

Hurrengo egunean dena kontatzen die lagunei. Gero Heziketako orduan Sulte-Stratmann dutxatzen ari zela oihu bat entzun eta atezaina atera zen korrika batean nesken aldageletatik. Gero Jerardo Politta etorri da atezainarekin eta galdetzen du zer pasatu den eta Sulte-Stratmann andreak esaten du bera dutxatzen ari zenean norbait ikusi zuela pasatzen albotik. Orduan atezainak esaten du ohar bat ipini ziotela mahai gainean esaten dutxa bat ezin zela itxi eta nola ikusi zuen dutxa irekita pentsatzen zuen horei zela. Txarlik oharra aurkitzen eta bere etxera joaten direnean...

IRITZIAK : Nire ustez liburua oso interesgarria da baina batzuetan ez da oso ondo ulertzen esaten dutena. Gomendatzen dizuet, oso ona da, eta!

AGURRA: Beno, hau izan da dena eta espero dut liburua irakurtzea eta nire iritzia kontuan hartzea.



                                                                         EGILEA:Maider





1 comentario:

  1. Lan ona, Maider!
    Ortografia hutsune batzuk dituzu. Konpontzen saiatuko zara?

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.