AGURRA!

Kaixo lagunok!
Hemen gaude, Unkina eskolako 6. mailako ikasleak.
Aurten ere blogari ekingo diogu iazko esperientziak lagunduta.Ikasturte honetan gainera, wikia eta eskolako blogan ere arituko gara. Ez da lan makala, gero!

2014/04/19

berotze globala

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da, azken hamarkadetan eta bere aurreikusitako jarraipena.Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea edo IPCCren arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua  handitzen.

1950tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin.

Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko protokoloarekin, non berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.